Ba ez, ez daukat.
Metrora sartu naiz unibertsitatera joateko eta tipo bat hurbildu zait. Ematen zuen inkesta bat egiten zebilela eta andenetik zebilen gazteengana hurbiltzen eta galdera batzuk egiten.
Nigana hurbildu da: “Perdona, ¿tienes video-consola?”. Ezetz esan diot. “¿Con lo jóven que eres y no tienes video-consola? Dime que no quieres contestarme la encuesta”.
Ez daukat eta ez daukat asmorik izateko. Gaztea naiz, baina inoiz ez naute erakarri. Arraroa izango naiz, baina beno… Gustora erantzungo nizkion galderak, baina…
Egia esan behar baldin badut, Nintendo DSa ez dago batere gaizki, gainera zenbait jokuk ikasteko balio dute 🙂
iep!
bueno lasai, bagara bi!, nik ttikitan ez nuen kontsolarik nahi izan, ikasketetan traba eginen zidalako ta enien gurasoei oparitzen utzi…orain aldiz gustora probatuko nuke wii edo atera duten kontsola hori…baina badakit segittuan aspertuko nintzela.