Atzo berriro bueltatu ginen lanera. Irakasleok ezin gara kexatu, oporraldi ederrak izaten ditugu urtean zehar.
Gogorra egin zitzaidan, batez ere amak esan zidanean: “¿no te da pereza salir con este frío?”. Berak jakingo balu zer nolako nagiak izan nituen atzo…
Ikasleak motibatzeko, zu zeu motibatuta egon behar zara, beraz, indar guztiak jarri nituen umeak pozik egon zitezen. Barregura eman zidan ikasle batek esan zidana: “Joe Nahikari, Gabonetan ez dizut utzi hitz egiten?”. Utzi, utzi egin didate kar, kar, kar!
Atzo eskelak egin genituen (hau beste egun batean azalduko dizuet)eta Piropoposta irakurri. Poztu ninduen, nahiz eta lehen eguna izan, Piropoposta beterik ikustea. Gelara sartu baino lehen kutxa bete zuten piropoekin, esaldi politekin, txisteekin, bertso solteren bat…
9:25etan klasea daukat, gaur ere motibatu beharko ditut!