Fotokopia batzuk eta lan bat enkuadernatu behar nuen atzo arrastian. Zegoen eguraldiarekin ez neukan gogorik ateratzeko, baina ez zegoen beste erremediorik eta irten nintzen.
Banekien inguruko ikastetxe pribatuetan Halloween ospatzen zutela ikasleekin, baina ez nekiena zen nire auzora ere hedatzen ohitura. Bueltan nentorrela, oinezkoentzako kale batean, ume kuadrilla irten zitzaidan mozorrotuta eta oihukatuz: “¡susto o caramelos!”.
Karameloak ez nituen eta sustoa ez zidaten eman. “Sermoi” txikitxu bat botatzea bururatu zitzaidan, baina barretxu bat bota nien eta etxerako bidean jarraitu nuen.
Ziuraski ume moko horiek ez dute jakingo Santa Agedako ohitura, San Juanetakoa,… Pena bat.