Komunikabideetan pasa den astean hasi ziren kontu honekin: nahitaez utzi beharko zaie eseritzen erreserbatutako eserlekuetan hirugarren adineko pertsonei Bilbobuseko busetan.
Normala izan daiteke, nagusiak direlako eta beharrezkoa dutelako. Batzuen kasuan bai, beste kasu batzuetan ez.
Adibide batzuk (metroan jasotakoak):
– Larunbat gaua, goizeko ordu biak. 60-70 inguru izango zituzten andreek eta Deustuko geltokian igo ziren. Komentatu zutenagatik, Gardenean egon ziren dantzan. Begiradarekin hil gintuzten, baten batek ere esan zuen pertsona nagusiei utzi behar zaiela eseritzen. Arrasti osoa dantzan eman dute, eta eseritzen utzi behar diet ni baino askoz osasun hobea duten andreei?
– Haurdun dagoen emakume gaztea, kristoako tripa, gutxi geratuko saio erditzeko. Metroan sartu da, andra batek erditik kendu du eta sprint ederra egin du bere aurretik pasa eta eserekua kentzeko. Haurdun dagoen andreak ez du eserlekua behar?
Eta horrelak mila adibide daude. Denak ez dira berdinak, baina…
badakizu zein den nire iritzia. Ni zapatetan fijatzen naz, takoiekin badoaz zutik jarraitzen dute.
Alaaa gure Begoña berriro hasi da bloga irakurtzen jejeje!