Aspaldi ez nintzela Zuriñerekin topatzen, ikastolan izandako andereñoa. Orain Artaza-Romo BHIn dabil beharrean, DBH 1eko ikasleekin.
B eredukoak, tartean bi ijitu eta makarra bat (bai, makarra hutsa!). Makarra, ba beno, beti topatu izan dugu baten bat gela guztietan. Harritu nau ijituena.
Anai-arrebak dira. Neskak hamalau urte ditu eta mutilak hamairu. Neskak esan dio urtarriletik aurrera ez dela eskolara joango. Ezkondu behar du. Badakigu ijituak goiz ezkontzan direla, baina jakinda DBH hamasei urterekin bukatzen dela, harritu naiz.
Gurasoek esan diote ezkondu behar duela, nola egongo da hamabost urterekin eskolan eta mutil guztiak bera begira! Pentsatzen duzu inguruan ezin dela horrelakorik egon, baina ematen du baietz.
Garai batean Txurdinagan ibili nintzen bertsolaritza irakasten eskoletan eta batzuk ijituak ziren. Ijitu “eleganteak”: gurasoek uzten zieten ikasten, bizitza normala izaten,… Elenganteak baino, arruntak eta integratuak.
Ez dakit hezkuntzaren arazoa den neska horren ezkontza, ijitu kulturarena, gurasoena,…