GETXOKO EUSKARA AHOLKU BATZORDEA

Lehen oso gauza arraroa zen, baina orain nahiko arrunta da udal desberdinetan Euskara Zerbitzuak izatea. Getxoko Udalean orain urte batzuk jarri zen martxan eta nahiko arrakasta badauka.

Pasa den asteazkenean Euskara Aholku Batzordearen lehen bilera izan genuen. Batzorde honetan EBPNa aztertzen dugu, eta gure iritzia botatzen dugu: zer aldatu, zer mantendu, ekimen berriak sortu,… Beti ere ahal den neurrian,  uste dut euskara “salbatzeko” formula magikoa ez daukala inork.

Talde polita batu gara: irakaskuntza alorrekoak, kultura, merkataritza, aisialdia, euskalgintza,… esan daiteke alor guztiak ordezkatuta daudela.

Lan asko daukagu aurretik, ia  urte bete barru fruituak ikusten diren.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

2 erantzun GETXOKO EUSKARA AHOLKU BATZORDEA-ri

  1. egilea: sertutxa

    epale! ba tira, bai, Getxon euskarak badu etorkizunik, edo hori dirudi.

    Gogoratuko zara txikiagoak ginenean ia ez zala euskararik entzuten auzoan, eta orain ia alde guztietatik sentitu daiteke. Igerri da euskaldun kopurua asko hazi dela azken 10 urteetan. Ea aurrera begira askoz gehiago lortzen dugun.

    Ondo ibili!

  2. egilea: Martin

     Euskararen egoera baloratzeko eskatzen digutenean, botilaren adibideaz baliatuta erantzuten dugu maiz: “botila erdi beteta dago”, nahikotxo egin dugu, erdia beteta daukagu, beste erdia  baino ez zaigu falta, ondo goaz, botila euskaraz betetzen segi dezagun…         Bi oharpen egin nahi ditut adibidearen okerraz; bata, botila zulatuta dago, bete ahala hustuz doala. Botila ez da hermetikoa. Hara bestea, botilari begiratuta, betea eta betegabea parekoak direla pentsa dezakegu. Oker berriro, bi aldeak ez dira isometrikoak. Beraz, hemendik aurrera, euskararen egoeraren gaineko iritzia eskatzen didatenean alde batera utziko dut botila, eta hasiko naiz adibide egokiago baten bila. 

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude