ERRESPETU FALTA

Urritik Deustuko Unibertsitateko Aisialdi Institutuak antolatzen duen Kultura eta Solidaritatea Graduatuan matrikulatuta nago. Gogoz nengoen zerbait ikasteko eta kulturarekin zerikusia bazuen askoz hobeto.

Graduatu honetan jende nagusia da, gehienak 45 urtetik gorakoak. Asko ikasten nago eta esperientzia polita da.

Gaur adibidez, Bilboko Arte Ederretako Museora joan gara. Bertan koadroak interpretatu ditugu, bakoitzak zer ikusten zuen, aisialdiarekin nola lotu,… Oso interesgarria eta kontuta izanda, irakaslea primerakoa dela.

Ba beno, azkenengo eskola zenez, guztiok batera joan gara zerbait hartzera. Badago gizon bat Arrasatekoa dena, eta gogoz egoten da euskaraz hitz egiteko. Zerbait komentatzen hasi gara euskaraz eta orduan etorri da esaldi magikoa: “es una falta de respeto hablar en euskera cuando los demás no saben”.

Min egin dit esaldiak. Behintzat gure defentsan atera dira. Bion arteko elkarrizketa bat zen, ez zegoen beste inor tartean. Pertsona gehiago daudenean, hizkuntza aukeratzen dugu, inor ez sentitzeko txarto edota aparte.

XXI.mendean horrela ibiltzea penagarria da. Errespetu falta dela esatea, askoz okerragoa.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun ERRESPETU FALTA-ri

  1. egilea: ptx

    Kultura eta solidaritatea esan duzu ezta?

  2. egilea: Nahikari

    Jajaja! Ez pentsa han dauden guztiak horrelakoak direnik Patxi. Bakarra izan zen, eta txarrena, 35 urte dituela, gazteenetarikoa. Helduenak pozik egoten dira euskaraz entzuten bazaituzte.

    Baina batzuen kultura eta solidaritatea, badakizu…

  3. egilea: patxi lurra

    Errespetua eta edukazinoa dala-eta, beti gogoratzen naz  Xabier Paya zeure herrikideak behin idatzitakoaz  (gordeta deukodan testua):

    “Beti izango gara bardinak eskua emon eta besoa be oparitu beharko dogunak; bederatzi euskaldun batzen badira kafea hartzeko hamargarrenak erabagiko dau zein dan hartu-emonetarako hizkuntzea. Ostantzean, euskaldunak izango dira itxiak, ohitura txarrekoak eta edukazino eskasekoak. Edozelan be, egunen batean euskaldunok erabagi beharko dogu zer dan galdu gura doguna: edukazinoa ala hizkuntzea?”

     

    Katalunia aldean ikasgaia ederto ikasi eben aspaldian. Zer errespetu eta edukazino maila da madrildar askok erakusten dabena Katalunia aldera joaten diranean? Zer errespetu maila da euskal herritar askok erakusten dabena euskara ikasteko motiboen zerrendan alkarbizitza, auzokidetasuna, diskidetasuna edo gurasotasuna ez sartuz?

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude