HARRY POTTERren UNIBERTSOA

Gaur Bilbon izan naiz. Lehenengo unibertsitatean eta ondoren Corte Inglesean. Motxila, maleta,… horrelako zerbait behar nuen portatila sartzeko eta hara zer aurkitu dudan: ume andana ilara batean eta tipo bati entzuten! Harry Potter omen zen.

Bai, gaur Harry lagunaren azken liburua atera da kalera (erderaz, euskaraz apurtxu bat gehiago itxaron beharko dugu): Harry Potter y las reliquias de la muerte (euskaraz ez dakit nola izango den eta ez naiz ausartzen itzultzera, badaezpada…).

Banekien gaur ateratzen zela, baina ez nuen espero hainbesterainoko jendea: umeak, gurasoak, ez hain umeak, gazteak,…

Ez dakit zer egin duen Rowling-ek, baina asmatu du. Behintzat umeengan irakurzaletasuna zabaldu du.

Pena azken liburua dela, baina ziuraski beste zeozerrekin harrituko gaituela egileak.

P.D: Onartzen dut ez ditudala liburu guztiak irakurri, baina onartzen dut euskaraz bakarrik irakurri ditudala. Iñaki Mendigurenen itzulpenak oso onak dira! Chapeau!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat HARRY POTTERren UNIBERTSOA bidalketan

  1. egilea: newton

    Nik hasieran nobedade modura irakurri izan dut baten bat, gaztelerazko bertsioan. Egia esan behar baldin badut gogoko izan nuen baina ez ninduen engantxatu; nahiago ditut beste motako liburuak nahiz eta ez dudan dudan jartzen liburu onak direnik.
    Orain literaturaz ari zarela, ezagutzen duzu anobii? Web 2.0 eta literatura nahasteen dituen webgunea da, bertan norberak irakurritako liburuen zerrenda egin dezake eta hauen arabera baita gomendioak jaso; pena da oraindik euskaraz ez dagoela baina hortik dabiltza zenbait euskaldun emailak bidaltzen euskara ere kontuan izan dezaten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude