Goizero bezala egunkari bila joan naiz kioskora. Bertan andra bat zegoen. Poltsa pilarekin. Denak ziren jostailuak. Itxuraz, garestitsuak.
Liburu batzuk erosi ditu seme-alabentzako. Batzuk baino, bi: bata alaba eta bestea semearentzat. Liburuak oso garestiak dira, ez ditu nahi beste erosten seme-alabentzat.
Eta eramaten zituen jostailu pila? Umetan, jostailuak eskatzen ditugu, denori gustatu izan zaizkigu beti. Baina esatea oso garestiak direla…
Hori bai, bere bukaerako hausnarketa gustatu zait: “normal liburutegiak hain ondo funtzionatzea”.