DURANGOKOAK

Gogo handirik ez neukan amomarena eta gero, baina larunbatean gurasoekin joan nintzen azokara.

Argi neukan Katamalo erosiko nuela, liburua zein diska. Ez neukan asmorik diru askorik xahutzeko, urtean zehar nahikotxu gastatzen dut liburuetan (inoiz ez da asko, baina beno).

Susako stand-ean berriketaldi polita izan nuen Leire Bilbaorekin. Ekainan EHU-k ikastaro bat antolatu zuen tabuen inguruan eta hantxe ibili zen hizlari. Horren inguruan ibili ginen, literatura eskolaz,… Susakoek liburu bat oparitu zidaten: Itxaro Bordaren Zeruetako Erresuma. Asko gustatzen zait editorial hau, beti dituzte detaileak irakurleekin: liburuak oparitarako poltsa batean sartzen dituzte, beste liburu bat opari, berriketaldia irakurleekin,… Eskertzekoa.

Kritika batzuk irakurri nituen eta aurreko bi liburuak gustatu zitzaizkidanez Karmele Jaioren Zu bezain ahul erosi nuen. Ipuinak, Hamabost zauri liburuaren antzekoa da.

Eta urtero bezala Ataramiñe. Euskal presoen idatziak. Aurtengoa ez zait hainbeste gustatu, baina zer egingo diogu.

Gero eta gutxiago erosten dut. Ekonomikoagoa ateratzen zait liburu dendan erostea. Azoka guztieta egiten dute deskonturen bat, honetan ez. Gora negozioa!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Erantzun bat DURANGOKOAK bidalketan

  1. egilea: Amagoia

    Liburuak erostea ondo dago, diru kontuetan eskaz bazabiz , gogoratu Liburutegiak be hor dozuzala.

    Liburuzainak dixit 🙂

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude