Asteazkenean ezin izan zuelako gehiago, zeuzkan indar apurrak ahitu zitzaizkiolako. Borrokatu du, baina giltzurrunek “nahiko” esan zuten atzo.
Nire bigarren ama izan delako eta nahi izan dudan beste maitasun eman didalako uneoro. Txikitan jokuak partekatu ditugulako, nire “berbaldiak” aguantatzen zituelako, nahi beste gurari ematen zizkidalako,…
Askotan, uste zuelako bere alaba nintzela: “Nahikari dile a tu hermana… Amoma que no tengo hermanas! Ai, da igual, me has entendido que es tu tía”.
Berak kontatzen zizkidalako gerrako kontuak, ikusi nuelako zer nolakoak pasatu behar izan zituen txikitan bere anai-arrebekin.
Milaka gauza, milaka oroimen,… Bagenekien aspaldi, une hau gertu zegoela, baina ez duzu sinetsi nahi. Hutsune handia utzi duelako gure artean eta niri oso zaila egingo zaidalako gainditzea. Etxean sartu eta ez aurkitzea ohean, aulkian irakurtzen, aititeri orruren bat botatzen.
Dena eman zidalako eta inoiz ez dudalako ahaztuko.
Orain egun batzuk esan zidan hiltzen zegoela eta ama zaintzeko. Hunkitu nintzen, baina esan nion guda hau ere gaindituko zuela.
Badakit, hortik goitik, gure eguneroko martxa jarraituko duzula eta animoak emango dizkiguzula aurrera jarraitzeko.
Zauden tokian zaudela, muxu handi bat amoma.
Une zail hauetan, besarkada bat, Nahikari.
Animo, Nahikari!
Oraintxe bertan irakurri dut artikulua. Besarkada bat eta animo Nahikari!! Nahiz eta erraza den esatea, gogoan izan egizuz bera eta bere jokabide eredugarriak, azkenerarte bizi izan zuen borroka, bere esperientzia guztia, momentu onak…
Hurbilekook gogoan duzuen bitartean, amomak zuen guztien barruan bizirik jarraituko du. Eutsi goiari!
Amama horregatik da, bi aldiz ama dugulako. Besarkada bat eta animo, apurka-apurka gaindituko duzu une zail hau.
Eskerrik asko danori.
Berarekin bizitakoak ez dizu inork kenduko eta gogoan izango duzu beti. Besarkada handi bat, Nahikari!!
Aurrera Nahikari. Izan ondo gogoan berarekin izandako momentu onak eta aurrera.
Nahikari animo! Besarkada handi bat bidaltzen dizut.
Besarkada eta mosu handi bat Trapagaranetik, Nahikari
Beti betiko izan daiela zeruetako argi zabala