Guztiz aspertuta nengoen atzo gauean eta ez neukan asmorik Elena eta Jaimeri buruzko gorabeherak entzuteko, betiko pelikulak ikusteko,… eta Cuatro katera heldu nintzen mandoaren laguntzaz.
Gaueko 00.30ak izango ziren eta programaren tituluak harritu ninduen: SOS ADOLESCENTES. Kuriositatez ikusi nuen.
Ez dakite zer egin telebistan, benetan. Familia bat aurkezten dute. Ama bat bi semerekin. Ama egunero lanera joan beharra dauka eta bere seme nagusiak, 14 urtekoa, zaindu behar du 11 urteko anaia txikia.
Atera dituzten irudi guztietan hirurak daude eztabaidan, zarataka, gauzak botatzen… Ama hotel batera eramaten dute eta egun batzuetan zehar psikologa bat biziko da bi gaztetxoekin. Terapia antzeko bat egiten dute, bideoan grabatzen dituzte…
Harrituta geratu nintzen zertara heltzen garen, jakin nahiko nuke zenbat diru eman dioten familia horri programan agertzeagatik. Etxeko arazoak etxean konpondu behar dira eta ez kamara baten laguntzaz.
Guztiok pasatu ditugu 13-16 urte bitarteko garai errebelde hori. Gurasoekin eztabaidatu dugu, munduaren aurka egon gara, erakutsi nahi genuen helduak ginela edozer egiteko. Garai hori pasatu zen, baina gure gurasoak ez ziren telebista programa batera joan beraiei “marroia” kentzeko.
Ikusteko zertaz nabilen, bisitatu programaren webgunea: SOS Adolescentes
Nik kristoren auzo lotsa sentitzen dut zapping egiten ari naizela, betiko talk-show horietan, bikotekidearekin, amarekin edo neba-arrebekin dituzten arazo pertsonalak “konpontzera” (kakotx artean jarri dut konpontzera, nahiz eta plazaratzera aditz hobea iruditu) doazen sujeto horiekin (bikotekideari jeloskorregiak direla edota puzker asko botatzen dituztela esaten dituzten horiek).
Arazoak pertsonalak, familiarrak badira… zakuan sarturiko pertsonekin eta familian konpondu behar dira, eta ezin izatekotan, orduan jo benetako aditu batengana, baina ez telebistara.