TXIKITAKO OROITZAPENAK (I)

Metroan joatea oso aspergarria da, batez ere liburua eta Ipod-a ahaztu badituzu.Neska batzuk eseri dira nire ondoan: ikastetxeko uniformearekin, karpeta eskuan eta hankak eserlekuan jarriz.

Txikitan, gogoratzen dut ez zitzaizkidala gustatzen uniformea eramaten zuten neskak eta mutilak. Iruditzen zitzaidan askatasun falta zutela, beti eskolak esaten zuen bezala jantzita. Ez zekiten euskaraz, eta gainera euskara gorrotu zuten zaila zelako.

Ingeleseko akademian barre egiten ziguten ez genuelako Erlijio ikasten eta eurek klase asko galtzen zituztelako mezara joateagatik.

Beti iruditu zait ez zirela batere naturalak.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat TXIKITAKO OROITZAPENAK (I) bidalketan

  1. egilea: iker

    Guztiz identifikatu naiz sarrera honekin xD.
    -Metroa ipod gabe oso aspergarria da.
    -Txikitan gorroto nituen uniformeak eta orain gehiago. Uniformea eramateagatik zerbait direla sentitzen diren hoiek batez ere.
    -Egia esan klase bat galtzea mezara joateko… nahiago izango nuen irakasle txaposo baten klasean egon mezan baino, hori baino gauza aspergarriagorik…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude