ZURE BLOGAREKIN ERAGINIK AL DUZU?

Ricardok pasa den astean, honako memea pasatu zidan eta nik plazer handiz erantzungo dut (badakit berandu nabilela, baina beno…).

Zure blogarekin eraginik al duzu?

Nire uste apalean, ez. Ez dut uste eragina dudanik inorengan, ez erakunde batengan, jende multzo zehatz batean,… Idazten ditudan mezuak nire hausnarketak izaten dira, nire ustez txarto dagoena salatzen, nire poztasunak plazaratu, arazoak azaldu,… Azken batean bizitzan gertatzen zaizkidan gauza arruntak.

Noizbaiten zerbait interesgarria idatzi eta agian izan du eragina herriko aldizkari digitalean: Ukberrin. Lagun baten iritziz, nire bloga irakurrita ederto daki animoz ondo nagoen, txarto, laguntza behar dudan.

Blogarekin ez dut bilatzen inorengan eragina izatea. Beti esan izan dut blog honen helburua nire barnea hustea dela. Batzuetan lortzen dut eta beste batzuetan ez.

Erantzun dut Ricardo!

Honako bost blogariei pasatzen diet memea:

Ekaitzeri (Euskofilia)

Mikel (Itsasertzeko zubia)

Mizpira (Mizpira)

Jozulin (Baga, biga, bloga)

Janire (Ostertza)

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

5 erantzun ZURE BLOGAREKIN ERAGINIK AL DUZU?-ri

  1. egilea: mikel

    Kitto, erantzunda.

    Ondo izan

  2. egilea: Ricardo

    Eta polito erantzun ere! Ea jende gehiago animatzen den (Mikel eta Janirerenak irakurri ditut) eta gaztelaniazko blogetan sortu zen meme hau euskarazkoetara gehiago zabaltzen den.

  3. Memea jasoa! animo euskal blogariei eta euskal filologoei!

  4. egilea: Jozulin

    Nahi baino beranduago, baina saiatuko naiz memea jarraitzen. Ea denbora apurtxo bat ataratzen dodan…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude