Gaur hasi naiz berriro lanean, Bertsolaritza irakasten Getxoko umeei. Ez dakit umeak aldatu diren, ni aldatu naizen edo zer gertatu den. Beti egiten dut aurkezpen berdina:
“Nahikari naiz, Erromokoa. 25 urte ditut eta Bertsolaritza erakutsiko dizuet urte osoan zehar. Galderarik edo?”
Beti esaten diet adina, bestela galdetuko didate. Normalean beti esaten didaten Erromokoa naizela, gehienak Algortakoak direlako eta pike txika dagoelako betidanik bi auzoen artean.
Baina ume moko batek hauxe esan dit: “¿No te da vergüenza el nombre que tienes?” Lehenengo amorrua eman dit erderaz esan didalako eta gainera izen arraroa daukadala? Ez da ohikoa onartzen dut, ez da Leire, Miren, Ane… Txikitan esaten zidaten, baina gaur egun Nahikari asko daude.
Gainera ia ez didan lotsarik ematen? Inoiz ez dit lotsarik eman, behintzat gurasoek burua nekatu zuten izen baten bila.
Konturatu naiz berriro bueltatu direla erderazko izenak: María, Claudia, Lucía, Javier, Adrián, Gonzalo… Moda kontuak izango dira. Hori bai, ez naiz nire izenaz lotsatzen.
iep!
orain dauden izenekin , arraroa egiten al zaie Nahikari izena?…ba Arantzako umeen lista erakutsi ezkero: “Suharri, Oskitz, Eneit, Ekai,…orain dauden izen arraroekin…
ba seguru hori erran zizutenak , haunditzean ume bat izatean umeari “aketza” izena jarriko dioten hoiek izanen direla!