SAN JUAN SUA

Urteko gaurik laburrena San Juanekoa. Jaiak Euskal Herriko txoko eta herri askotan.

Gauza asko botako nituzke sura, eta ondo pentsatuta ere, pertsona asko!

Garai honetan, urteko errepasoa egiten dut. Zer joan den ondo, zer txarto… Ez da urterik onena izan, baina ezin naiteke kexatu.

Lan kontuak primeran joan dira, umeekin oso gustora. Ez dakit bertsotan ikasi duten, baina bertsozaletu dira. Helburua nagusia beteta!

Ikasketak… hobeto joan zitezkeen, baina zer egingo diogu. Inoiz ez naiz ikasle ona izan eta ez naiz izango.

Osasuna… hortxe-hortxe! Bajoi nahikotxu nerbio eta hanka kontuekin. Nerbioena nik kontrolatu beharko dut, baina hankarena badirudi askoz hobeto doala. Agian hilabete batzuk barru korrika ikusten nauzue!!!

Bertso-eskolak buruhausteak ekartzen ditu. Batzuetan merezi du egotea, beste batzuetan ez. Lan egiten da, emaitzak hor daude. Besteek eramaten dituzte merituak, betikook eramaten ditugu bronkak. Tamalez, Jainkoaren legea da!

Uda dator, “lasaitasuna”, baina aldi berean lan ugari, egiteko asko, proiektu berriak irailerako. Oporrak merezi ditut, ez?

P.D: Zorionak Jone! Euskal Herriko Txapelketan ederto ibili zara! Gora ALBE!!!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Erantzun bat SAN JUAN SUA bidalketan

  1. egilea: rozio

    Zorionak egindako lanagatik! Merezi du! Maitasuna sortzen da holakoetan.

    Portzierto, atzoko argazkiak ikusgai HEMEN

    muak muak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude