Otsaila eta ekaina garai txarra izaten da ikasleontzat. Ez daukagu beste ezer buruan, bakarrik azterketak. Bi hilabetetan urte osoan egindako guztia jokoan jartzen da. Irakasleak ez daki nor garen, baina azterketa malapartatu baten erruz “kalifikatzen” gaitu.
Eskola partikularrak ematen ditut, horiek ere “azterketak” dituzte buruan. Nire helburua, bi azterketa horiek gainditzea da: nire ikasleena eta nirea. Nola egingo dudan? Auskalo!
Animo azterketetan zaudeten guztioi!
Eskerrik asko! Animo zeuretzat be!
Ba neska, jo ta fuego! Ea behingoz akabetan doguzan azterketok!
Dana dala, ta amak esaten dauan moduan:
“aldatz guztiek eurberea deukie” Maria Carmen dixit