Lagun bati aspaldi entzun nion “efektu euskalduntzailea” zuela. Jendeari hurbildu eta makina batzuk balira bezala, euskaraz hasten zirela hizketan. Hasieran barre egiten nuen, baina gero ikusi nuen egia zela.
Baina niri berdina gertatzen zait, batik bat eskoletan. Irakasle gelara joaten naiz, ohitura daukadalako goiz iristen. Sartu eta denak erderaz ari dira, baina ni ikusterakoan euskaraz hasten dira. Agian frogatu nahi dute eurak ere euskadunak direla, euskaraz badakitela.
Tamalez, laneko hizkuntza bezala hartzen dute. Kexatzen dira ikasleek euskara gutxi egiten dutelako. Ikasleen erreferente dira eta eskolako atetik atera bezain pronto erderaz hasten dira. Zer egingo dute umeek? Erderaz, noski!
Txarrena da, ez dakidala zein izan daitekeen konpontzeko era, ez baitira euskaraz hitz egiten hasiko.
Niri ere gertatzen zait eta grazia eman ordez amorrua ematen dit. Askotan ikustezina izateko gogoa pizten zait ikusi ahal izateko nire inguruan zein hizkuntza erabiltzen den benetan, “efektu euskalduntzaile” barik. Enpin! Zer egingo diogu…
Atrebentzia handiegia al da galdetzen badut zein eskolataz ari zaren?
Haurrak horretara ez eramateko jakin nahiko nuke, besterik gabe.
Xalotasunez,
Eli
Atrebentzia handiegia al da galdetzen badut zein eskolataz ari zaren?
Haurrak horretara ez eramateko jakin nahiko nuke, besterik gabe.
Xalotasunez,
Eli
Zer egingo diogun?
Ba ikasleen partetik behintzat norbere buruaren erantzukizuna da albokoarekin euskaraz egitea. Aipatzen duzuen amorru hori nik uste handiagoa dela ikasleen portaerarekin sortzen bada. Eskolak euskaraz jaso bai eta irakasleari galderak ere euskaraz egin (derrigorrean), baina hortik aurrerako guztia erdara batua da. Ikasle askoren arteko hitzak ala mintzo dira, “¿Cómo se hace la tercera ariketa?” eta tankerakoak egunero entzuten dira.
Txikitan eskolan elkarrekin ibilitako jendeari galdetuz gero ea nolakoa den euren egoera unibertsitatean, hauen erantzuna traza berdinekoa da. Larritzekoa da. Horrelakoa al da datorkigun etorkizuna?
Trsitea da, ‘laneko hizkuntza’ lez hartzea batzuk.
Eskoletan gertatzen dana larria da, baina atzo bertan ikusi eta entzun nebanak be “delitua” dauka. Herriko jaiak. Banderinak plazatik jarrita, lehen ikurrinaren koloreak ziran, ba oraingoa udalak aukeratutako logoa eta “E. euskaraz ausartu”. Hauxe dana herriko plaza inguruan, udaletxe ondoan. Tira ba, banoa segituan udaletxera paper batzukaz ta hango idazkari/administratibo/recepcionista edo dana dalakoagaz berbetan, hara non agertzen dan suspertzaile (animador de toda la vida) ta parra parra non hasten dakon idazkari/administrativa…dalakoari erderaz, “pero del castellano puro”. Aiko! bestea karteletan eta gauza bat predikatzen ta bera ……