IKASLEEN TRAUMAK

Unibertsitatera etorri baino lehen, Algortara joan behar izan naiz mandatu batzuk egitera. Ez daukat karnetik, beraz, beti mugitu behar izaten naiz garraio publikoan. Gehienetan metroan mugitu behar naiz, erosoena delako (ez merkeena…).

Areetan hartu dut eta Gobela bi andrazok igo dira. Berria irakurtzen negoen lasai-lasai eta nire ondoan eseri dira. Nola ez, seme-alabei buruz hasi dira hizketan. Zelako traumak sortzen dizkieten irakasleek, zelako pertsona txarrak diren, nola tratatzen dituzten seme-alabak, ez dute bokaziorik… Ez nekien elkarrizketan sartu, egunkariaren aurrean ezkutatu edota pare bat zaplasteko eman bakoitzari.

Irakaslea eta ikaslea naiz, bi paperetan nago. Orain urte batzuk ez nekien zer zen irakaslea izatea eta oso erreza zela uste nuen. Irakasle batzuk miresten ditut, beste batzuk…

Traumak sortzen dituztela? Ba, ez dakit. Nik daukadan “trauma” bakarra da, 5.mailan irakasle batekin. Atetik sartu eta guztioi esan zigun ez ginela inora helduko, tontoak ginela eta urte batzuk barru kale eskina baten eskatzen bukatuko genuela. Beldurra nion irakasle horri, gehien bat matematikak ematen zituelako eta matematiketetarako nahiko desastrea izan naizelako beti. Baina, pasatu zait “trauma” hori.

Gauza batean ados nago: asko ez dute bokaziorik. Irakasle sartzen dira ez dutelako ezer hoberik topatzen eta askotan umeak izorratzen dituzte. Badirudi derrigortuta daudela, baina gero ez dute ezer ganorazkorik irakasten. Badaude batzuk, bokazioa dutenak, baina gero ez dakitela ikasleari ezer transmititzen. Unibertsitateetan horrelako asko aurki ditzakegu.

Umeak tratatu? Ez dakit, ni saiatzen naiz ahal dudan hoberen tratatzen, nire arazoak etxean uzten eta ahal dudan guzti irakatsi. Lortzen dudan? Hori nire ikasleek esan beharko dute, ez naiz pertsonarik egokiena esateko.

Azken gauza, inoiz ez dute pentsatu gurasoek eurak ere erru txikitxu bat dutela? Ez dituztela umeak gehiegi babesten?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude