BULARREKO MINBIZIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Asteartean froga bat egitera joan nintzen Bilbora eta ama izan nuen lagun. Corte Inglesean sartu ginen (gorroto ditut horrelako lekuak, baina beno…). Hortxe zeuden bi andra lazo arrosak ematen eta bana eskeini ziguten. “¿Sabeís algo sobre el cancer de mama?”.

Nahi baino gehiago dakigu, tamalez. Orain bi urte aurkitu zioten amari minbizia eta harrezkero hortxe dabil borrokan. Dena primeran doa eta bakarrik joan behar da errebisioak egiten urtean behin. Ebakuntza, kimioa eta radioa “ahaztuta” daude.

Gaur, Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna da. Guztiok jakin beharko genuke zertan datzan hain zabalduta dagoen minbizi mota hau.

Inguruan norbait baldin baduzue gaitz honekin: zaindu ezazue, maitasuna eman, … Nik ez dakit hau guztia egin nuen amarekin, askotan dudatan nago. Uste dut nahi baino gutxiago eman niola.

Baina, aurrera egin beharra dago!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude