BERRIRO RUTINA

Asteazkenean hasi nintzen lanean. Aurten ez dakit uneren batean gelditu naizen, baina beno, esan daiteke beste “ikasturte” bat hasi dela nire bizitzan.

Uda gogorra izan da: kanpamendua, ikastaroa, … Urte osoan jo ta ke ibili eta gero, nire gorputzak eta batez ere buruak, ondoegi onartu dute zama hau.

Orain zama handiagoak datoz: ikasketak, lana, Bizkaiko Txapelketa (badirudi abestuko dudala, baina ez… Nahikoa izango dut lagunak animatzearekin, ez dela lan makala), proiektu asko, skouta, …

Zin egin diot nire buruari denbora hartuko dudala niretzat. Gustokoak ditudan gauzak egingo ditudala (ez du esan nahi egiten dudana ez zaidanik gustatzen), pasiatuko dudala, hortik zehar ditudan liburuak irakurriko ditudala, lagunekin nahi baino kafe gehiago hartuko ditudala, … Promesa hutsak dira, baina aurten egi bihurtu nahi ditut.

24 urte ditut eta askotan nahi baino zama eta ardura gehiago hartzen ditut. Askotan inork ez dituelako hartu nahi eta beste askotan burugogorra naizelako!

Ezagutzen nautenek esango dute badela ordua horrela pentsatzeko. Pentsatzea erreza da (hein batean), baina gauzatzen joan beharko naiz.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

3 Responses to BERRIRO RUTINA

  1. egilea: ainhoa

    Ba  bai nahikari! bazan garaia! badakit erreza dela esatea, eta zure larruan egon behar dela, baina zure bizitza da, eta zuretzako egokiena pentsatu………eta egin! animo neska! teknologia berrien klasetik! jajaja. muxu! eta eskerrik asko eh! jajaja.

  2. egilea: Janire

    Arratsalde on Nahikari! Kafe bat lagun honegaz? 😉

    Ondo urtengo da dana, merezizu ta! Animo!

  3. egilea: begotxu

    nahikari nik  ez dut kafea gustoko, hala ere zurekin paseoan joan naiteke? jeje

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude