Orain egun batzuk esan nuen, begiak itxiko nituela denboraldi batez. Baina atzokoa eta gero begi bat ireki dut. Atzokoak artikulu bat merezi duelako (baina nire erabakiarekin irmo jarraituko dut).
Algortako Scout Taldeak 30 urte betetzen ditu aurten Basagoitiko lokalean ezarri zenetik, berez, 50 urte inguru izango ditu. Aspaldi hasi ginen bazkari bat egin behar genuela jende guztia batzeko eta egi bihurtu zen atzo.180 pertsona Bihotz Alai plazan bazkaltzen!
Argazki erakusketa egin genuen, 200 argazki urte hauetako historia errepasatzeko. Asko ez ziren ezagutzen argazkietan urte mordoa pasatu direlako je,je,je!
Giro ezin hobean joan zen eguna. Pena ezin izan geniela askori eskerrak eman. Garai horretako “gaztetxea” izan zen Etorkizuna (orain Algortako Scout Taldea), askoz ezagunagoa Etorki bezala. Esan daiteke Algortako gazte gehienak hemendik pasatu direla eta orain askoren seme-alabak daudela bertan.
Eskerrak emateko jende asko dago: Eugenio, Isidro, Andoni Azkue, Enano, … izen asko eta asko saiatu direnak euren denbora ume eta gazteekin ematen, aisialdi alternatibo bat eskaintzen.
Orain beste batzuk daukagu ardura, lan gatza garaiak aldatu direlako. Ume asko eta begirale gutxi. Badakigu garai beltzak datozela, baina atzokoak indarra eta gogoak eman zizkigun. Inoiz baino gehiago dena eman behar dugu, eta urte batzuk barru horrelako beste bazkari bat egin denak batzeko.
Eskerrik asko skouta posible egin duzuen guztiori!
Eskerrik asko zuei!!!
hainbat urte pasatu ondoren oraindik gazte euskaldunak, sanoak, zuzenak, onak eta ez dakit zenbat gauza gehiago badauzela erakusten dozuelako zuen jardueragaz.
Oraindik mundu honetan esperantza badagaoela gogorarazteagatik!!
Aurrera neskamuntilak! Eutsi goiari;-)
asko eta asko ez ziren etorri ez zirelako enterau, ba..ondo pasau gendun!!!
Iepa Laura!
Zin iten dotzut beste bazkariren bat ingo dogule, baie jende dana abisatute! Asko batu gintzesan, baie udara tartean egonda jende asko etzan enterau.
Ederto pasau bazenduen, nahikoa gutzako, hori zalako gure helburue!
Milesker!
Zorionak Algortako scout taldeari! Badira urteak lanean, bai! Ta ze lan ederrean, gainera.
Beste horrenbeste bete ditzala taldeak!