FEMINISTA OMEN NAIZ

Aspaldi komentutatu zidaten Aixerrotan, ia ausartuko nintzen Emakumea eta bertsolaritza izenburupeko hitzaldia ematen. Ez nuen birritan pentsatu eta baiezkoa eman nien. Xenpelar Dokumentazio Zentroan informazioa eskatu nuen eta Xabik ere eskema bat eman zidan. Horrekin hasi nintzen ikertzen eta hitzaldiaren nondik norakoak zehazten.

Gaurko geneukan hitzordua eta hara azaldu naiz. Power Point bat egin dut (Ainhoaren laguntzaz, nola ez!), gauzak hobeto ulertzeko.

Historia, gaien tratamendua, emakumezko bertsolari ezagunak, bertso desberdinak, …

Hitzaldi osoan zehar, une batean ere ez, ez ditut gizonezkoak gutxietsi. Burutik ere ez zait pasatu. Baina, dirudienez, baten batek ez du horrela ulertu.

Bukatu dudanean esan beharrekoa, galderak heldu dira. Hortxe altxatu du mutiko batek eskua. Ia zergatik ez dudan hitzaldi osoan zehar gizonezkoak aipatu? Aupa hi, begiratu zein den izenburua eta gero esango didazu! Nik dakidala, behingoagatik, emakumezkoek izan dute protagonismoa, merezi dutelako.

“Baina bueno, zergatik aukeratu duzu gai hori?” Proposatu zidatelako, ez nik aukeratu nuelako, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan: erronka bat eta gehiago ikasteko aukera.

Uste dut, txarto utzi nahi ninduela, baina ez zekiela nondik bideratu iraina. Gauzak bere senetik atera ditu. Emakumezkoak dena eginda nahi dugula, beti kexatzen garela, gizonezkoek badituztela sentimendu asko, …

Ez diot kontrakoa, sentimendu asko izango dituzte, baina gai batzuen aurrean beste sentsibilitate puntu bat dugu emakumezkook.

Aipatu dudanean janzkerarena, askotan gonarekin joanda saioko zurrumurrua zarela, ez zitzaion buruan sartzen. Lehenik eta behin inoiz ez delako saio batean egon eta ez dakielako zer nolako giroan dagoen.

Gero futbola aipatu dit, guk errezago dugula Athletic-era heltzeko. 82an jaio nintzen (Naranjitorekin batera), nire helburua futbolean jolasten nuenean Sondikara heltzea zen. Orain, aukera gehiago dituzte neskek, agian beste batzuek bidea egin dutelako.

“Baina niretzat Athletic-era heltzea ezinezkoa da”. Zer egingo diogu gizona, entrenatu gehiago! Nire helburua bizitzan ez da elitera heltzea. Ez dut nahi puntako bertsolaria izan, ez munduko irakaslerik onena ezta filologirik azkarrena. Pertsona bezala jo nahi dut goia, nire lagunen artean, familian.

Berrogeitabost minutu emakumeei buruz hitz egiten, agian berarentzat gehiegi. Apostu egingo nuke, batzuek luzeagoa izatea espero zutela. Datorren urtean agian, baina hori bai, nire ondoan gizonezko bat, biok batera hitzaldia emateko. Ikus dezan, nahiz eta sexu desberdinekoak izan, berdin pentsatzen dugula. Errealitatea kontatzen dugula.

Portzierto, ez dakit feminista naizen edo ez, baina bakarrik nahi dut emakumezkoen oinarrizko eskubideak errespeatzea: bertsolaritzan, kirolean, edozein esparrutan.

PD: Laura, galdetu iezaiozu Beñateri ia hau zer den: femenismoa, henbrismoa, matxismoa, … Azalpen bat behar dut!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , . Gorde lotura.

3 erantzun FEMINISTA OMEN NAIZ-ri

  1. egilea: txomin

    Aupa hi! Ondo idatzia!!

    Mutila naun! Askotan jarrera eta pentsamendu matxistak dituena, eta aitortzen diñat!

    Nire burua, errua gizarteari botaz garbitzen dut, baina egia da; eta lagunartean sasi-soziologo lanak eginez behin eta berriz frogatuko dut, gizonok, mutilok matxistak gara.

    Bertsolaritza, ikasi dugun ikusi dugun bertsolaritza mutilena da, gizonena, tamalez historia ere matxista delako, errealitateak ezkutatzen ditu, komeni zaiona bakarrik erakutsi.

    Eskema hauek apurtzen dizkigutenean, gure barruak defentsiban jartzen dira, hona hemen jarrera hauen azalpentxoa.

    Ea noizbait konturatzen garen, benetako iraultza bakoitzaren baitan hasten dela, eta mutil askok iraultza gogorrak behar ditugula gure barruetan, eta gero agian ingurua aldatzea lortuko dugu!

    Animo eta segi aurrera!

  2. egilea: rozio

    Aupa Nahikari, segi horrela, feminista!
    Eta proposatzen duzun hitzaldi horretara apuntatzen naiz datorren urterako 😉

  3. egilea: Janire

    Feminista? Nik ez neuke berba hori erabiliko. Zuk eskubide osoa dekozu pentsatzen dozune adierazteko eta asko pozten naz hitzaldi hori emon zendulako. Hurrengo batean abisatu da neu be jungo naz!

    ZORIXONAK artista!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude