Atzo Mungiako Matxin txokoan batu ginen Ipar Uribeko Txapelketako lehen kanporaketa egiteko. Zazpi bertsolari finalerako txartelaren bila. Giro ederra zegoen, 40 bat pertsona batu ginen afaltzeko eta ondorengo saioa entzuteko. Aurten ezin izan dut saioaz nahi nuen bezala gozatu, epaile izatea tokatu zait. Ni epaile izatearen erruduna nor den ez dut esango, berak badaki eta.
Bederatzietan geneukan hitzordua jarrita, baina ordu eta erdi beranduago hasi ginen afaltzen. Berandu hasi zen saioa, barikua izanda jendea nekatuta, … agian hori izan zen saioa borobila ez ateratzearen arrazoietako bat.
Saioa ez zen oso ona izan, nahiz eta bertso batzuk onak izan ziren. Goizaldeko 3etan bukatu zen saioa, guztiok nekatuta eta etxera joateko gogoz.
Badaukagu lehen finalista: Miren Loizaga. Beste bertsolariek puntuei itxaron beharko diete. Hurrengo kanporaketa datorren barikuan Larrabetzuko Hori Bai gaztetxean. Hantxe erabakiko nor helduko den finalera.
- D: Ostegunean ez nuen mezurik idatzi, baina pertsona bat zoriondu behar nuen. Ez dago gure artean,ustekabean alde gin zuen, baina badakit dagoen tokitik gure martxa jarraitzen duela. Zorionak hi!