Orain hiru urte, ohetik altxatu, irratia piztu eta berri txar bat hartu nuen: Guardia Zibila “Euskaldunon Egunkaria”n zeuden.
Txarrena pentsatzen hasi ginen, itxi behar zutela. Euskaldunok, ohituta gaude txarrena pentsatzeko eta beti asmatzen dugu.
Ikaragarriena Donostian batu zen jendetza izan zen. Inoiz ez dut hainbeste jende ikusi manifestazio batean. Izugarria! Behingoagatik batu ginen pentsakera desberdineko euskaldunak helburu batekin.
Bai, itxi zuten eta gainera jende andana atxilotu zuten. Atxilotzeaz gain, torturak pairatu zituzten. Famatu egin ziren Martxelo Otamendiren hitzak kartzelatik irtetzerakoan.
“Egunero” sortu zen “Egunkaria”ren tokia hartzeko. Herri eta auzoetan batzordeak sortu ziren harpidedunak lortzeko, kamisetak saltzeko, …
Ekainaren 21ean egunkari berri bat sortu zen: “Berria.”http://www.berria.info Herri-lanaren fruitua izan da “Berria”http://www.berria.info.
Jada hiru urte pasatu dira eta ez da epaiketarik burutu. Zer espero behar dugu? Justiziaz oso gutxi espero dut, egia esateko, ezer.
Egunkari bat itxi zen, baina euskaldunak burugogorra gara denaren gainetik eta egunkari berri bat sortu zen lau hilabetera.
EGUNKARIA AURRERA!
Egunkaria aurrera!
ni, orduan aski gazteago nintzen, ta politikaz ta gauza hauetaz ez nuen askorik ulertzen. gauza bakarra nuen buruan, egunkari bat itxi zutela gu izateagatik ta gure hizkuntza izateagatik, ta horrek barruak erretzen zizkidan. Manifa hartara joan ginen, ta guztiz emozionatu nintzen, ikusi baitnuen, ez nintzela bakarra barruak erreta nituena. Eta ironikoki, alde batera injustiziak barrua erretzen segitzen zidan, baina horrelako poztasun txiki bat ere banuen, jendetza guzti hori ikusita.momentu txarretan gogorrak egiten garela, egia omen da…………