TA EZER EZ DA BERDIN!

Asteazken gauean berandurarte geratu nintzen gauza batzuk egiten ordenagailuan. Nekatuta nengoen, baina ez neukan gogo handirik ohera joateko.

ETB 1 jarri nuen, eta hortxe zegoen Gari abesten. Hertzainak taldea, euskal rock radikalaren sortzaileetakoak. Berandu ezagutu nituen, 90.hamarkadaren erdialdera edo. Kantuan hasi zirenean, ume mokoa nintzen. Kantu zoragarriak egin zituzten eta batzuk klasiko bihurtu dira. “Aitormena” izango da ezagunenetarikoa, baina ni “No time for love” edota “Ta ezer ez da berdin”-ekin geratzen naiz. Agian “Aitormena” oso entzuna dudalako.

Kanta desberdinak jarri zituzten, garai desberdinetakoak. Gehien harritu ninduena da, programa gaueko ordu txikietan zela. Bai, pilota partidak zuzenean dira badaezpada. Zergatik ez dituzte horrelako programak gaueko 10etan jartzen? ETBren politika izango da, ez dakit.

Behintzat, entzundako kantuek oroitzapen asko ekarri zizkidaten burura. Kantu bakoitzak bere istorioa dauka, bere unea, bere xarma, … Garai zaharrak gogoratzeko parada eman zidaten.

Garaiak aldatzen dira, TA EZER EZ DA BERDIN!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun TA EZER EZ DA BERDIN!-ri

  1. egilea: gorka

    Ni ere telebistara pegatuta geratu nintzen… Egia da esaten duzuna, pelota beti zuzenean botatzen dute, baina ez hori bakarrik, Ero eta Bero ere ordu hobean botatzen dute eta objetiboki ez zait iruditzen Hertzainaken bideoklipak baino ikusle gehiago izan ditzakeenik.

    Hertzainaken kanta bakarra aukeratzekotan (lan zaila benetan) nik “Aurraultz bat pinu gainean” hartuko nuke

  2. egilea: Jon

    Iepa! Hemen hertzainen segitzaile handiak daudenez, eskatuko nizueke yankee go home! abestiaren letra jartzea. Euskaldunberria naiz eta abestiaren esaldi asko ez ditut ulertzen. Taldearen nire abesti faboritoenak Aitormena eta era berean Yankee Go Home dira. Skerrik asko.

  3. egilea: Joseba

    23 urte inguru nituen nik agertu zirenean.l Ah, ze garaiak!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude