DONOSTIAKO IZOTZ-PISTAN

img_feb_13_2006_31_53

Atzo Donostiako izotz-pistara joan ginen tropa guztiarekin. 9:30etan geratu ginen umeekin KirikiƱon busa hartzeko. Batzuk kale egin zuten, ohean gozoago omen zeuden… zer egingo diogu!

Donostiara heldu ginen 11ak inguruan. Ilada bat egin eta bakoitzak patinak eta kaskoak hartu zituen.

Pista bete genuen. 45 pertsona oihuka pista erdian. Batzuk kristolako kontrola zuten patinekin, beste batzuk ipurdiarekin patinatu zuten. Desastreak!

13ak arte egon ginen pistan. Gero busa hartu eta Ondarretara bazkaltzen. Ez dakit, baina uste dut Ondarretako hare guztia ekarri nuela polarrean eta motxilan. Hantxe ibili ziren kolunpietan jolasean, saltoak ematen, korrika, … Giro itzela eta domeka igarotzeko beste era bat

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude