Bai, orain urte bete hasi nintzen blog honekin. Aurretik, blogspot-en hasi nintzen eta iraila aldera erabaki nuen euskarazko plataforma batean sartzea, Goienan, hain zuzen ere.
Denetarik kontatu dut. Laneko kontuak, ikasketetakoak, bertsolaritza, skoutekoak, lagunak, … Azken baten nire bizitza. Oso sakonean ez dut kontatu, badakizue, gauza batzuk norberarentzat gorde behar dira.
Zergatik hasi nintzen blog honekin? Gauzak kontatzeko gogoak nituelako, batez ere, bolada txar batean sartuta nengoelako eta nolabait ere, nire barrua hustu behar nuelako. Agian lagunekin egin nezakeen, baina askok badakite ez naizela nire arazoak kontatzeko zalea, ez zait gustatzen jendea larritzea.
Bestalde, idazteko beharra nuen. Badakit ez naizela trebea idazteko, baina beno, nire ahalegina egiten dut.
Hori bai, milesker NIRE BEGIETATIK irakurri duzuen guztioi! Erantzunak eta iruzkinak utzi dituzuen denori ere milesker!
Jarraituko dut begiak erne izaten, irakurri ditzazuen getxoztar honen ibilerak!
MILESKER!
Zorionak, Nahikari, urte honetan eskaini diguzun begiradagatik!!
Eta segi horrela urte askoan!!
Zorionak, Nahikari! Segi so egiten!!
¿Egia da Lacor eta Ibili lantegiak Bergaratik kanpo joan dira?
ZORIXONAK Nahikari! Oso lan ona eitzen dozu ta segi eurreraaaa!
ZORIONAK! eta segi horrela!!!
Animo ba. Gogoa duzun artean eutsi! idatzi!
Pozten naiz, urte baten ondoren martxan jarraituko duzula jakinda! Idatzi lasai eta ez arduratu, zenbait irakurle nahiko “fidel” hemen gauzkazu eta, kontatu nahi duzuna irakurtzeko prest!
Segi hola!
aupa nahikari, zorionak eta post askotarako!
Zorionak Nahikari eta urte/post askotarako!
Milesker danori!
Urte askotarako, maja! Ni ere banago beste etxe berrian bizitzen honezkero.