GOIZ EMANKORRA BILBON

Atzo goizean Bilbora egin nuen osteratxoa. Ez nengoen oso motibatuta ikasteko eta ez neukan gogorik etxean geratzeko amaren erretolikak entzuten. Likinianon

Metroa hartu eta Alde Zaharrean jeitsi nintzen. Ronda Kalea hartu, metro batzuk ibili eta Likinianon parean gelditu nintzen eskaparatea ikusten. Pasa den larubatean Literatura Eskolakoek gomendatu zidaten. Iñakik, Kurkudi liburudenda itxi zuenetik beti joan izan naiz Urretxindorrara.

Likinianotik irten eta Megadendara sartu nintzen. Bai, egia, liburu bakoitzetik bi ale gehienez, tristea. Diskak begiratzen egon nintzen. Askotan entzun dut Nortonen diska berria eta erosi nuen. Ona benetan, estilo desberdina EH Sukarratik edota Loreleitik.

Oso itxura ona eman zidan liburudendak, behintzat han zegoen dendariak, bazekien zer zen literatura. Aingeru Epaltzaren Lasto sua liburua erosi nuen. Irakurtzen hasi naiz eta di-da batean irakurtzen den horietakoa da.

Megadendara…

Onena ordaintzerakoan izan zen. Heltzen naiz tiparengana eta juxtu mahai gainean EKO diska zeukan (Euskal Kanturik Onena saioko abestiak dakartzana). Gabonetan aitari oparitu nahi nion, baina agortu zen. Otsailan bere urteak dira eta aprobetxatu nuen.

-Ah baina berriro irten da?

-Sí hace unos días, es el último que queda.

14etan eskolak eman behar nituen Aixerrota Institutuan, baina goizegi zen busa hartzeko. Handik gertu Kafe Antzokia dagoenez, hara joan nintzen kafetxu bat hartzera, denbora egiteko asmoz.

Amatxo maitia! Megadendan ere erderaz? Ez nuen espero, baina zer egingo diogu. Gogoak eman zizkidan diskak hortxe uzteko, baina beno, joan nintzen.

Kafe Antzokian

Nire ebakia eskatu eta mahaitxu batean eseri nintzen. Erositako liburua atera eta irakurtzen hasi nintzen lasai-lasai.

Guztiz murgilduta nengoen liburuan eta kristolako zarata hasi zan. Bai, euskaltegiko ikasleak ziren, kafea hartzeko prestu zeunden. Mahai batzuk elkartu, eta hantxe eseri ziren, nigandik gertu. “Oye maja, ¿esta silla está libre?”. “Bai, bai” erantzun nien. Denak jo ta ke erderaz hitz egiten. Pentsatu nahi dut, perfila ateratzeko asmoz zeuden funtzionarioak zirela, ez euskara ikasteko gogoak zeuzkatenak.

Eguerdiko busa hartu nuen. Creditrans-a sartu eta txoferrak “egun on!” esan zidan. Ñoooo hori da behar nuena! Agian ez zekien euskaraz, baina behintzat egun on esan zidan irribarre bat eskainiz.

Badakit tikis-mikis bat naizela. Baina, hantxe zeudenak gai ziren euskaraz hitz egiteko. Mahaiako punta batekoak euskaraz egiten zuten, ederto gainera, eta besteak erderaz. Ez dakit harrituta geratu nintzen.

Bizkaibusen

Dena ez da izan behar txarra, ez?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude