Aspaldi esan nion Maikeri, nire kioskerari, mesedez gordetzeko Bertsolari Txapelketako DVD-a agortu baino lehen. Ez nuen arazorik izan. Goizeko 8etan kioskora joan nintzen. Atzo, Literatura Eskola Iruñean egin genuen eta goiz altxatu behar izan nuen. Portzierto, Iruñean primeran! Txantreako Euskaldunon Biltokiko lagunek harrera ederra egin ziguten! Biba zuek!
Gauean jarri nuen DVD-a. Egia esan, lan batzuk bota nituen faltan, baina beno, dena ezin daiteke sartu.
Ikaragarria egon zen giroa! 13.000 pertsona bertso-saio bat entzuten. Txapelketa hasieran, inork ez zuen pentsatuko aretoa beteko zenik eta beitu! Entzuleek dena eman zuten, tabladuan zeudenak, antolakuntzakoak, … denek. Inoiz ahaztuko ez dudan saioa duda barik.
Asko hunkitu nintzen Egaña eta Sustrairen kartzelako bertsoekin. Uste dut, biek asmatu zutela nola borobiltzen. Mendiluzerenak ere politak, baina ez nituen gozatu, agian bertsolaria bera ez zaidalako gustatzen, ez dakit.
Buruz-burukoa ederra! BEC-ek eztanda egin zuen Unai Iturriagaren izena entzuterakoan. Ofizioetan gozatu genuen eta beraien bakarkakoan ere. Biek asmatu zuten, ale ederrak utzi zituzten.
Pena da, azken agurretan ez dela azaltzen umeek kantatutako bertsoa. Une horretan asko hunkituko ginen. Batez ere, mundu honetan gabiltzanak. Lan asko egin da bertsolaritza normalizatzeko, eta orain, goia jo du. Ia urtea askoan horrela jarraitzen duen.
Lasaitasunez ikusten dudanean, iruzkin “zehatzago” bat egingo dut jejeje