AMOMA

Astearte gauetan “Abuela de verano” telesaila ematen dute, Rosa Regás-en liburu batetan oinarrituta.

Ahal dudanetan ikusten dut, astearteetan batzarra izaten dut Bilbon eta berandu heltzen naiz etxera, eta ohean oihuka deitzen nau. Asteartean, azkenaurreko kapitulua eman zuten. Uztaileko hilabetea pasatzen dute umeek amomarekin batera Kataluniako masia batean.

Zer nahi duzue esatea, badakit oso sentimentala naizela, baina asteartean negar egin telesailarekin. Zergatik? Nork jakin, agian txikitako garaiak etorri zitzaizkidalako gogora.

Amomak hazi nau, aita eta amak ez zuten nahi haurtzaindegira joaterik eta ikastola hasi bitartean amomarekin geratzen nintzen. Uste dut, nire haurtzaroko unerik politenak berarkin pasa ditudala, Amoma Mertxerekin. Berak eman dizkit zaplastekoak, berak eman dizkit mimoak, kapritxoak, …

Aitite Pablok ekartzen ninduen ikastolatik, amomarekin askaria jan eta gero hor ibiltzen ginen biak jolasten. Ez dakit nola ez nuen nekatzen. Oso berbatia nintzen (eta naiz), bakarrik abesten nuen pasilloan, arropak hartu eta mozorrotu, … Garai ederrak!

Lehengusuak uda partean etortzen ziren amomaren etxera. 5 lehengusu-lehengusina gara. Kristolakoak egiten genituen denon artean, baina polita zen. Orain ez daukagu kontaktu handirik gure artean, nagusitu gara eta dena aldatu da. Gauza bat izan ezik: nik ez dut amomarekin kontakturik galdu.

Nire etxe aurrean bizi da, eta ahal dudan guztietan berarekin egotera joaten naiz. Osasunez makal dabil, baina gogorra da eta gerra asko dauka emateko oraindik.

Naizenaren zati handi bat, berari esker da. Une garrantzitsuenetan hor egon da, alai zein tristeetan.

Eskerrik asko une guzti horiengatik Amoma!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun AMOMA-ri

  1. egilea: Manex

    Amona zaindu ta zu bebai!
    Badakizu Igorren irakurle bat dekozula.
    xTzierto, zure artikulo bat nahi dot bertso finalerako finalisten izenakaz, ta busti zaitez!!!!
    Porra moduko bat ez zan txarto egongo. Aupa ETXAHUN!!!!!!!!!!!!
    muxux

  2. egilea: n o r a

    Kaixo Nahikari!

    Lotsa apur bat ematen dit onartzeak baina orain dela gutxi deskubritu dut blogaren asuntu guzti hau, baina oso erakargarria eta interesgarria iruditu zait, batez ere euskal blog-a. Goienaren web orrian sartu naiz eta nire sorpresarako blog bat izatea erabaki duten lagun asko topatu ditut eta zurea ezagutzea pentsatu dut. Bertan hainbat gauza idatzi dituzula ikusi dut baina “amoma” irakurri dut eta zuzenean sartu naiz irakurtzera, niretzat ere nire amona kandida nire bizitzan izugarrizko eragina izan duen pertsona maitea baita. Miresten dut bere osotasunean dudarik gabe baina batez ere kondiziorik gabe maitatzeko duen kapazitateak izugarri unkitu eta erakutsi dit!!!

    Tamalez nire amona itzaltzen ari dela nabaria da eta burua ere galdu xamar dauka aspaldi honetan, nahiz eta hala ere bere maitatzeko modu hori bere begietatik ikus daitekeen. Egunero gogoratzen naiz berarekin eta niretzat erreferentzia bihurtu zen aspaldi.

    Amona zure etxe parean bizi bada eta sarri ikusteko aukera baduzu, aprobetxatu eta gozatu zure amonaz.

    Biba amonak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

  3. egilea: Janire

    Amuma berba leidu ta neu be sartu egin naz zeure blogien Nahikari. Nik amuma bat daukat, baie bestie hil ein jatan. Urte bat baino ez neukanean agur esantzon bizixeri… tamalez, ez naz beragaz akordetan. Aztute ez dekot ordea, nik neure amuma miresten dot eta betiko egongo da neure pensamenduen. Artikulu politte Nahikari!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude