Gaur estreinatzen dut blog berria Goienan. Euskaraz idazteko hautua egin nuen aspaldi eta zer hoberik blog komunitate euskaldun bat baino?
Aurreko bloga, Nire begietatik, itxi dut. Aro berria hasten da, hemendik aurrera nire berri izango duzue hemen.
Hamen hau jartue ostabe!! Ondo itxenzu euskerazko blog batera pasaten!!! Euskerie zabaldu inbidute!! Zorte on!!
Iepa Nahikari! Janire Rodriguez naz. Zelako kointzidentzia! ni be egon naz pentsetan goienan blog bat eitziegaz da aber noz dekoten denporie e-maile botateko. Laister Ostertza be Goienan ikusteko. Mosu handi bet. (Blog politxe e!)
Ongi etorri Nahikari!
Badoa handitzen gure blog komunitatea. Ondo egiten dozu gurera etortzen. Gainera bloggerreko zure mezu danak pasatu dizute… 79 mezu blogintzan trebea zara dagoeneko.
Aupa, Nahikari! Eta ongi etorri gure blog komunitatera. Etxe berean sortu genituen geure blogak, eta etxe berera etorri gara. Hemen primeran ibiliko zara, ikusiko duzu. Besarkada handi bat.