Atzo irratian entzun nuen eta gaur egunkari desberdinetan irakurri dut: Karmona erretiratuko da.
Euskal futbolak utzi duen jokalaririk xumeenetakoa da Karmona. Inoiz ez dut ikusi hedabideetan berari buruz hitz egiten, beti taldeari buruz, taldearen helburuak, … Alavesekin lortu zuen 1.mailara igotzea eta UEFAko finala jokatzea. Sestaorekin ere igo zen 2.mailara, Eibarrekin hortxe-hortxe dauka erronka 1.mailara igotzeko.
37 urterekin erretiratuko da, baina oraindik badauka kemena eta indarra jolasten jarraitzeko. Bere erabakia da eta errespetatu beharko dugu.
Milesker euskal futbolari eman diozunagatik!
Kaixo: >
Jokalari ona eta pertsona aparta izan dela uste dut. Goi mailako futbolean horrelako tipo asko behar dira. >
Biba zu, Karmona. >
Aio.