Ni nagusitan… FUNTZIONARIO!

Aukera ona ez?

Banekien funtzionarioak oso “lasaiak” zirela, baina gaur sutan jarri naiz. Gizarte-segurantzara joan naiz ziurtagiri baten bila. Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntza ematen du udalekuak egiteko umeekin eta gure taldeari ez zaionez dirua sobratzen… eskatu behar da.

Bost begirale gara taldean, mila agiri eskatzen dituztenez ardurak banatzen ditugu. Gizarte-segurantzatik gertu bizi naizenez, niri tokatu zait hara joatea ziurtagiriaren bila. Pasa den urtean “liskar” txiki bat eduki nuen tipoarekin, ez bainuen eraman paper batean idatzita zer nahi nuen. Aurten prestatuta joan naiz paperakin.

Sartu naiz, zenbakia hartu eta nire txanda itxaron dut. Eseri naiz eta esan diot funtzionarioari zer nahi nuen. Aurpegi txarra jarri dit hasieratik. “¿Esto por qué me has traído en euskera?” Erantzun diot, hizkuntz horretan mintzatzen naizela egunero eta gainera Euskal Herrian bizi naizela, beraz, hizkuntza ofiziala izanik eskubidea dudala paperak hizkuntz horretan aurkezten. Ez duenez ulertzen papera eta dudanez NIF-aren kartilla eraman esan dit ez didala ematen eta bihar bueltatzeko.

Bi edo hiru gauza esan dizkiot tipoari. Agian ez nizkion esan behar, bihar bueltatu behar naizelako. Amorruz beteta irten naiz, zergatik gertatzen zaizkit niri horrelakoak?

Sentitzen dut beragatik, baina bihar berriro joango naiz paperarekin, euskaraz idatzita eta NIF-arekin. Bere zeregina da euskaraz jakitea eta paperak euskaraz onartzea. Hori bai, ni nagusitan funtzionarioa izan nahi dut, lasai-lasai bizitzeko eta ahal dudan einean jendea izorratzeko.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Ni nagusitan… FUNTZIONARIO!-ri

  1. egilea: Manex Sagarna

    “la proxima vez hable no hable en vascuence, por nuestra patria!” esatea baino ez zaie falta. Urangak behin klasean esan euzkun moduen, “Y un huevo!”. >Funtzionarioakaz pazientzia txo, umeak baino txarrau dire ta..
    muxux.

  2. egilea: Nahikari

    Geur bueltau naz ta eskerrak beste bategaz topeu nazela, bestela paper barik… Euskaraz emon dotzet besteari ta ez dost ezebez esan. Eztakit ulertuko zauen edo ez, baie hartu dau. >
    500 paper 50.000 pela ziztrin jasotzeko kaguensos! Umeengatik dalako bestela…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude