Nola bideratu dezakegu ume edo gazte bat literaturara?

http://www.getxo.net gure udalerriko orrialdea da. Batzutan sartzen naiz ia zer dion gure udaletxe “maiteak”. Gaur gauza berezi bat aurkitu dut “Ume eta gazteentzako liburu eguna 2o05”. Harritu naiz, ez nekien gure herrian horrelakorik ospatzen zenik. Apirilaren 2an eta 3an egingo dira ekitaldiak. Kale antzerkia, ipuin kontalariak, marrazkiak, … Hans Christian Andersenen jaiotzaren egunean egiten da ekitaldi hau.

Nire garaian ez zegoen horrelakorik, ez zuten hainbeste nekatzen buruan herrian umeek kontaktua eduki zezaten irakurketarekin. Lehen liburu gutxi zeuden: Ibai Urpekari, Teo, itzulpen batzuk, … askoz gehiagorik ez. Orain aukera zabala daukate ume eta gazteek literaturan murgiltzeko.

Pasa den astean, kanpamenduan, gaztetxu batzuekin nengoen berbetan irakurketari buruz. Batzuk denbora librea aprobetxatzen zuten irakurtzeko eta esan nien ia nola etorri zitzaien irakurtzearen zaletasuna. Etxetik datorkie zaletasuna, gainera baten amak Getxoko liburutegian egiten du lan. Baina bat zetozen gauza batekin: ikastolan ez zituzten zaletu irakurtzera.

Ikastolan behartzen zaituzte irakurtzera, irakasleek aukeratutako liburu ziztrin bat. Askotan ziztrinak izaten dira, zergatik? Aukeratzen dituzten liburuak beti dauzkatelako fitxa batzuk eta horiek erabiltzen dituztelako azterketa egiteko. Horri deitzen zaio garrantzi eza. Nola motibatuko dituzte umeak irakurtzen eurei gustatzen ez bazaie? Kasu guztietan ez da horrela, baina gehienetan bai.

Agian beste metodo bat bilatu beharko litzateke gazteak zaletzeko. Ez dakit zein izan daitekeen, horretan ez naiz aditua. Euskal literaturak liburu ugari ditu haur eta gazte literaturan eta horiek bultzatu beharko genituzke.

Orain irakasleen txanda da, zer proposatzen duzue?

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

2 erantzun Nola bideratu dezakegu ume edo gazte bat literaturara?-ri

  1. egilea: Janire Rodriguez

    Oso artikulu errealista! jeje. Asko gustuko dot idatzi dozune da bat nator zugaz. Bizitzen gustuko ez doguzen geuze asko ein biher doguzelako eitzen doguz, norbaitek bidali eitzen dozkuzelako da horrela ez dogu guk gure dogulako eitzen. Nire istoria iguel gusteko jatzun artikulu honetarako. Niri ez dozten iƱork erakutsi literatura maitatzen, Sarrionandiak zioen moduen -ze arrarue nik Sarrionandia aipatzea, jeje- : “inork agintzen ez doztelako dot maite maite dodana” eta litekeena da nik literatura beharrezkoa izateaz gain inork agintzen ez doztelako maite izatea. Ezta Nahikari? >
    Artikulu ederra! ie irakasleak konturatzen diren behingoz! Mosu bet.

  2. egilea: Nahikari

    Iepa! >
    Zure istorioa desberdina da. Baie gehiengoaren kasuen ez da holan izen. >
    Nik etxen beti euki dodaz liburu pila. Gurasoak ez direz oso irakurzaleak izen, baie ikastolan hasi ta liburuak barra-barra erosi ebezan alabantzako je,je,je! Apurke-apurke erakutsi ostien literatura ta musikan murgiltzen. Holangoak direz nire gurasoek! >
    Baie pozten naz zure kasue deberdina izeteaz! Muxux!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude