Ezagutzen nautenek badakite nire ordenaren barruan apur bat desordenatua naizela. Baina kontuz, ederto dakit non dauzkadan paper guztiak gordeta, nire etxea artxibategi bat da!Ja,ja,ja! Egunkariak, aldizkariak, … edozer aurkitu daiteke. Beti eduki dut zaletasuna horrelako gauzak edukitzeko eta askotan baliagarriak izan zaizkit lanak egiteko. Gehien bat nobelak eta bertsolaritzari buruzko liburuek hartzen dituzte apal horiek.
Baina gaur ama nazkatu da. Bai, bai, 23 urte dauzkat eta oraindik daukat erretolika botatzen. Esan dit horrela ezin dela: “Tienes no se cuantos libros, apuntes, periódicos, … ¡Me estás invadiendo la casa!” Uste dut gura duela etxetik joatea!
Orain urte batzuk logela aldatu behar izan zidaten liburuak ez zirelako apaletan sartzen. Txoritoki handi bat daukat (nire aitan esanetan “la oficina”) eta hemen daukat ordenagailua eta pila bat traste. Hori bai, liburu denak irakurrita dauzkat eta gehienak ni erosiak dira.
Norbaitek baldin badauka lekutxoren bat nire liburuak sartzen ba eskertuko nioke!
Kaixo Nahikari: >
Nihablar! Bakoitzak gorde ditzala bere liburuak! >
Aurrekoan irakurri nion bibliotekari bati, lanean hasi zenean, liburutegian, egin zuen lehen gauza izan omen zen liburu piloa botatzea. Badakizu zer egin behar duzun, ba… >
Lasai, ez diot ezer esango zure amari.
Bota inolaz bez! >
Lanen hasi nintzanean ia soldata guztie gastaten neban liburuetan ta botatea keba keba. Zu lasai, ohe azpien ahal bada! Baie bota ez! >
Eskerrik asko!