ERROMON ERE, EUSKARAREN ALDE!

Bai, gaur heldu da Korrika Getxora, giro bikainean!

Aurten bizikletaz egin dut ibilbidea. Badakit korrika joan behar dela, baina nire hanka ez dago oso ondo esfortzuak egiteko, beraz, aurten bizikletaz. Redentor eleizan parean zeukan bertso-eskolak kilometroa eta han hasi da gure bidaia. Lehenago argazki batzuk atera ditugu, oroigarri gisa. Momentua ere gogoratu behar da.

Hor hasi da bidaia, aspaldi ez nuela Korrikan hainbeste jende ikusten. Noski, eguraldiak lagundu du eta gainera zapatua da. Bertso-eskolaren kilometroa polita izan da. Bertsoa eta guzti bota dute gaztetxuek Itxas Argiari emon baino lehen lekukoa.

Hunkigarria izan da, polita. Jende ezagun asko parte hartzen, batzuk aspalditik ikusi gabe. Ez dakit, egun horretan zahar eta gazte batzen gara euskararen alde egiteko.

Beste momentu hunkigarria izan da Neguritik pasatzean. Badakizue, hemen oligarkia guztia bizi da. “Neguri entzun, Getxo euskaldun!” oihukatu dugu gogoz. Areetan ere berdina, bi auzo erdaldunenak baitira. Erromon, nire auzoan, nola ez askoz gogorrago! Pena Erromon ez daudela kilometro gehiago, batzuk kilometro gabe geratzen baitira.

Benetan goiz ederra pasatu dut. Euskararen alde “korrika” (bizikletaz). Bihar Bilbora joango gara, Andolin Eguzkitza zena omentzera. Oraingoan, korrika.

ERROMON ERE, EUSKARAREN ALDE!
IKA, IKA, IKA, HEMEN DATOR KORRIKA!
NI ERE BAI!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude