Gaur ama onkologoarengana joan behar zuen. 5etan zeukan hitzordua eta aitarekin joan da, ez dakit zein zegoen urduriago, baina beno.
Ebakuntza irailaren 2an egin zioten, kimioa eta radioa ere hartu ditu. Baina gaur, azkenean berri pozgarriak heldu dira, edo behintzat pozteko modukoak. Radioterapiako 7 sesio gehiago hartu beharko ditu eta badirudi “bitxoa” (gure etxean horrela deitzen diogu minbiziari) alde egingo duela.
Oraindik onkologoak ez dio alta emango, joan beharko du errebisioak egitera, baina pausu handia da. Malko asko isuri ditut hau guztiagatik. Ama, ama da (nola ez!), beti daukazu beldurra galtzeko. Gaur malkoak isuri ditut, baina pozik nagoelako.
Zorionak! Espero dut dena ongi jarraitzea hemendik aurrera. Musu handi bat!
Zorionak, bai!!
Eskerrik asko biori!