Asko gustatzen zait irakurtzea, baina nahi baino gutxiago irakurtzen dut. Ikasketak eta lana lehendabizikoa da! Beno, azterketak bukatu dira eta orain denbora gehiago daukat.
Asteazkenean joan nintzen Urretxindorrara eta han aurkitu nuen Joxe Aranzabalen “Medikuak esan dit minbizia dudala” liburua. Joxeren berri daukat bere blog-atik. Faroa dauka izena, egunero ematen dio argia euskal blogosfera honi eta nola gainera!
Liburuan kontatzen du bere gaixotasuna, fase guztiak, jendeak ematen zizkion animoak internet bidez… Ederra da, sentimenduz idatzia, bihotzarekin. Oso sentibera naiz eta malko batzuk bota ditut irakurtzerakoan. Bi ordutan irakurri nuen eta berriro hasi naiz irakurtzen, gozatu dut aspaldiko partez.
Zorionak Joxe zure liburu ederrarengatik! Animo!
Eskerrak zuri, Nahikari! Pozten naiz gustura irakurri duzulako liburua, eta ez kezkatu malko batzuk isuriagatik; nik ere negar asko egin dut-eta hau guztiau hasi zenetik. Besarkada handi bat.