Quantcast

gipuzkoa

Arrasateko graffitiak, kartelak eta pankartak

Pintadak eta graffitiak omen dira Arrasatera etortzen diren pertsonei atentzioa gehien ematen dietenetakoak gure kaleetan pasieran dabiltzanean. Izan ere, mota guztietako informazioa, aldarrikapenak eta salaketak ikusi daitezke. Batzuk, graffiti artistiko moduan sailkatu daitezke. Beste batzuk, berriz, aldarrikapen sozial, ekologiko, politiko edo presoen aldekoak dira. Badira euskararen aldekoak ere. Baten batzuk, azkenik, zail dira izendatzen. Hemen […]

Oñatiko korpusak, 2011

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik, ekainaren 26an ospatu ere. Uterik urtera tradizioari jarraiki antolatzen dira  prozesioa eta haren inguruko ospakizunak. Aldaketarik gabe joaten da, beraz, Korpus eguna urte batetik bestera. Aurten, ordea, aldaketa txiki bat izan da: santuak mozorro eta ilea berriarekin ibili dira kalez kale, inor ohartu gabe. Gainontzean, betiko antzera: […]

Korpus aurrekoak Oñatin

Oñatiko korpusetan Korpus eguneko ospakizunak dira, zalantzarik gabe, ekitaldirik ezagunenak: prozesioa eta dantzak. Aurretik, ordea, beste ekitaldi batzuk izaten dira, Korpus egunaren aurreko ostiral eta larunbatean antolatzen direnak. Ostiralean, goizean goizetik, udaletxeko plazan elkartzen dira dantzariak, Oñatiko auzoetako jira egiteko dirua batzen. Dantzarioak binaka joaten dira, inoiz hirunaka ere bai. Baserriz baserri ibiltzen dira kristinak […]

Aurtengo korpusak Oñatin

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik. Korpusek jende asko erakartzen dute. Izan ere, ikusgarriak dira Sakramentu Santuaren Kofradiak eta Oñatiko Orkatz dantza taldeak antolatzen dituzten ospakizunak. Uterik urtera berrikuntza handirik ez dagoen arren, Korpus ondoko igandean kamara hartu eta argazki batzuk atera beharra sentitzen dut urtero. Hemen dituzu aurten Oñatiko korpusetan ateratako argazki […]

Euskal selekzioen aldeko lasterketa

Asteburu honetan ESAITek Euskal Selekzioaren Eguna antolatu du Oñatin. Ekitaldi asko izan zen goizean goiz hasita, euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko helburuarekin. Tartean, besteak beste, 10.000 metrokoen Euskal Herriko lasterketa irekia jokatu zen. Gontzal Sanz eta Josu Amutio gizonezko mailan eta Samira Ahbouche eta Rosi Talavera emakumezkoen mailan izan ziren garaileak Hemen duzu euskal selekzioen aldeko […]

Arantzazuko santutegia

Arantzazu auzoa (Oñati) eta inguruko parajeak ikusgarriak dira, zein baino zein ederragoa. Bertan santutegi bat eraiki zen XVI. mendean. Oraingo basilika, ordea, XX. mendekoa da. Santutegia ederra da. Baina niri neuri Jorge Oteizaren lanak gustatzen zaizkit gehien. Baita Nestor Basterretxearen kripta ere. Hemen duzu asteburu honetan Arantzazun ateratako argazki sorta txiki bat.

Elurra Oñati aldean

Urte hasierarekin batera, denboraleak gogor astindu gure bailara. Elurra gogotik egin du eta izotza ere bota du. Badira urte batzuk horrelako elurterik egiten ez zuela. Argazkiak ateratzeko aukera ona izan da eta aprobetxatu egin behar! Hemen duzu egunotan Oñati aldean ateratako argazki sorta txiki bat.

Otsagiko dantzariak eta Iruñeko gaiteroak, Arrasateko gaiteroen 30. urteurrenean

Aurten 30 urte bete dira lagun batzuek elkartu eta Arrasateko gaiteroen taldea osatu zutela. Hasieratik hona lagun asko ibili bada ere, egun bost dira gehienbat ibiltzen direnak: Esteban eta Enrique Dolara anaiak, Edu Abarrategi, Lander Lorenzo eta Iñaki Barrena. Gaita jotzen dute, Nafarroako gaita, eta, jakina, atabala. Iruñean ikasi zuten gaita jotzen, hango gaiteroekin. Herriko […]

Arrasateko gaiteroak, erraldoiak eta kilikiak

Hemen dituzu Arrasateko gaiteroak, erraldoiak eta kilikiak, aurtengo sanjuanetan ateratako argazkietan.

Urbia

Hemen duzu Urbia aldeko argazki bilduma.