Quantcast

Euskal selekzioen aldeko lasterketa

Euskal Herriko lasterketa 2010 0099

Asteburu honetan ESAITek Euskal Selekzioaren Eguna antolatu du Oñatin. Ekitaldi asko izan zen goizean goiz hasita, euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko helburuarekin. Tartean, besteak beste, 10.000 metrokoen Euskal Herriko lasterketa irekia jokatu zen.

Gontzal Sanz eta Josu Amutio gizonezko mailan eta Samira Ahbouche eta Rosi Talavera emakumezkoen mailan izan ziren garaileak

Hemen duzu euskal selekzioen aldeko lasterketako argazki sorta txiki bat.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude