Quantcast

Aurtengo korpusak Oñatin

Korpus 2010 0342

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik.
Korpusek jende asko erakartzen dute. Izan ere, ikusgarriak dira Sakramentu Santuaren Kofradiak eta Oñatiko Orkatz dantza taldeak antolatzen dituzten ospakizunak.

Uterik urtera berrikuntza handirik ez dagoen arren, Korpus ondoko igandean kamara hartu eta argazki batzuk atera beharra sentitzen dut urtero. Hemen dituzu aurten Oñatiko korpusetan ateratako argazki batzuk.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Etiketak: , , , , , , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude