Quantcast

Latest Posts

Baztan bailara elurpean

Gure bailaratik aparte samar dago Baztan, baina eguneko mendi bueltak egiteko moduko distantziara bai, behintzat. Debagoienaren tamainakoa da, pixka bat txikiagoa, baina askoz biztanle gutxiago ditu, 7.800 inguru, eta, beraz, bere biztanle dentsitate txikia da. Horretaz, gainera, ingurune natural aberatsa eta ondo zaindua du, eta, Euskal Herriko bailararik politenetarikoa izanik, jende asko erakartzen du urte […]

Aratz

Gure bailaratik abiatuta egin daitezkeen mendietako bat da Aratz. Ez dauka Aizkorriren ospea eta erakargarritasuna, baina Arantzazutik urrutiago dago eta gogorragoa da. Eta, nire ustez, urtean behin egin beharrekoa ere bada. Arantzutik irten, eta Zabalaitz eta Peruaitz ondotik pasatuz segituan iristen da San Adriango galtzadara. Handik gora egin eta halako batean Aratzeko tontorrera iritsiko zara, […]

Haize errotak

Gure bailara kontraesanez beteta dago. Naturak indar handia du, oso indar handia. Baina oso eskualde garatua da, eta industria ibar eta erreka bazter guztietan zabalduta dago. Gure eskualdean herrietako urbanizazioak eta natura oso gertu daude, eta herrien barruan natura txertatuta dagoen bezala naturan industria dugu. Ezkoriatzan, adibidez, bi parke ditugu elkarren ondoan, edo bata bestearen […]

Lilipak

Aspaldi honetan egindako mendi ibilaldi gehienetan elurra aurkitu dugu. Eta, bestela, lokatza, lokatz ugari. Joan den astean, ordea, elur motaren bat edo beste bazegoen ere, lore mordoa ikusi genuen, halako lorategi natural baten moduan. Lehenego begiratuan nartzisoak iruditu zitzaizkidan. Jose Angel Urkia araoztarrak esan zidan euskaraz lilipa esaten zaiela lore horiei; eta bere amarentzat “san […]

Arrola-Arranoaitz aldean

Bada gure bailaran mendikate bat oso polita, Udanatik Elorregira doana. Antzuola, Bergara eta Oñati batzen dituzten tontor, magal eta egiek osatutako mendi bizkar luzea. Gailurrik altuena ez da 1.000 metrora ere iristen, baina, hala ere, desnibela handia da, 800 metrotik gorakoa bai behintzat, eta, behelainorik ez dagoenean, Arrolak eta Arranoitzek dauzkate ikuspegirik ederrenak. Elurrarekin ere […]

Akaitz elurrarekin

Iazko urte bukaeran bizpahiru aldiz izan nintzen Akaitzen. Horietako batean, Inazio Arregirekin. Giro txar samarra zegoen eta bide osoa lainopean egin genuen, bakar-bakarrik ibili ginen eta ez genuen inorekin topo egin bidean. Aste honetan berriro bueltatu naiz Akaitzera Felipe Uriarterekin. Oraingoan ez zegoen behelainorik, baina elurra bai. Eta batez ere haizea, haize bortitza. Hain zakarra, […]

Udalaitz elurtuta

Aurtengo neguan ezin gara kexatu, inoiz ez moduan elurraz gozatzen ari gara eta. Izan ere, hiru aste luze doaz gure mendietan elurra dugula. Gero eta gutxiago, baina oraindik ere badugu elurra. Oñatin bada mendi bat, oso polita, bailaran ezaguna ez dena -Arrola mendia, hain zuzen-, eta oñatiarrek joera handia dute mendi hori igotzeko, Antzuolan egon […]

Elur bisutsa

Egunotan elurra egin eta egin ari du, eta jendetza handiak dabiltza gure mendi, baso eta zelaietan. Txoko denak hartuta dauzkagu. Bestalde, eten gabe ari gara entzuten kontuz ibiltzeko, errepideetan eta mendian kontuz zibiltzeko, elurra arriskutsua da eta. Gauza da inor gutxik egiten diela kasu etxean geratzeko abisuei, eta, gehiago edo gutxiago, elur goseak gaudela denok. […]

Txori erresiñola

Txori erresiñola udan da kantari,  Zeren ordian beitu kanpuan janari;  Negian ez’ageri, balinban ezta eri:  Udan jin baledi,  Konsola nainte ni.

Tellakaskueta

Zortekoak gara elurzakeok, aspaldiko partez elurra sendo egin du eta gure bailaran. Urrutira joan gabe, bertan dugu elurretan ibiltzeko aukera. Abenduaren 24an elurra egin zuen. Asko-asko ez, baina goiak zuritzeko beste bai. Gure bailarako gailurrak zuri-zuri ageri ziren Eguberri egunean: Anboto, Udalaitz eta Arantzazu aldea. Hurrengo egunetan ere elurra egin zuen, eta Duru eta Mailla […]