Quantcast

Opakua

Gure etxean Opakua oso garrantzitsua izan da, izan ere, uda partean hango zelaietan elkartzen ginen mendi buelta bat egin eta familiako bazkariak egiteko

Geroago, ordea, Andoni Aizpururi esker egin da ezaguna Euskal Herrian neguan, elurra egiten duen bakoitzean, pantaila txikian serio-serio agertzen delako Opakua itxita dagoela edo kateekin ibili behar dela esanez.

Baina, bestela ere, Opakua aparteko tokia da paseoan ibiltzeko, paisaia eta, batez ere, naturaz lasai-lasai gozatzeko.

Hona hemen argazki sorta bat, Opakua aldean egindako mendi buelta batean ateratako argazkiekin osatutakoa.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed