Quantcast

Latest Posts

Arantzazuko santutegia

Arantzazu auzoa (Oñati) eta inguruko parajeak ikusgarriak dira, zein baino zein ederragoa. Bertan santutegi bat eraiki zen XVI. mendean. Oraingo basilika, ordea, XX. mendekoa da. Santutegia ederra da. Baina niri neuri Jorge Oteizaren lanak gustatzen zaizkit gehien. Baita Nestor Basterretxearen kripta ere. Hemen duzu asteburu honetan Arantzazun ateratako argazki sorta txiki bat.

Udaberria

Udaberria heldu da. Hemen duzu atzo Segurako lore eta landareen azkoan ateratako argazki sorta txiki bat.

Emaukearen Eguna 2010

Emakumearen Eguna (ofizialki, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna) martxoaren 8an ospatzen da. Gizonezkoen eskubide berberak emakumezkoei airtortzea eskatzen da egun horretan. Izan ere, Historian zehar emakumezkoek behin eta berriro eskatu dute gizonezkoen parekoak izatea, gizartean, legearen aurrean eta lanean gizonezkoen parekoak izatea, alegia. Wikipediak jasotakoaren arabera, 1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarra Kopenhagen egin zen eta emakumeen […]

Garizumako haizea Arrasaten

Hemen duzu Ruper Ordorikaren azken diskoaren aurkezpeneko argazki bilduma.

Santa Ageda bezpera Arrasaten

Hemen duzu Santa Ageda bezperan Arrasateko koruei ateratako argazki sorta.

Elurra Oñati aldean

Urte hasierarekin batera, denboraleak gogor astindu gure bailara. Elurra gogotik egin du eta izotza ere bota du. Badira urte batzuk horrelako elurterik egiten ez zuela. Argazkiak ateratzeko aukera ona izan da eta aprobetxatu egin behar! Hemen duzu egunotan Oñati aldean ateratako argazki sorta txiki bat.

Xabier Lete Elgetan

Xabier Lete Elgetan izan da aste buruan, bere poemak irakurtzen. <i>Egunsentiaren esku izoztuak</i> liburua aurkeztu zuen eta bertatik aukeratutako hainbat poema irakurri. Tarteka Joxan Goikoetxeak soinuarekin lagundu zion. Joxe Angel Irigaraik egin zuen ekitaldiaren aurkezpena. Hunkigarria izan zen emanaldia, emozioz betetakoa. Xabier Letek bizi esperientzatik idazten du, eskarmentutik. Joxe Angel Iririgaray bere lagunak esan zuen […]

Otsagiko dantzariak eta Iruñeko gaiteroak, Arrasateko gaiteroen 30. urteurrenean

Aurten 30 urte bete dira lagun batzuek elkartu eta Arrasateko gaiteroen taldea osatu zutela. Hasieratik hona lagun asko ibili bada ere, egun bost dira gehienbat ibiltzen direnak: Esteban eta Enrique Dolara anaiak, Edu Abarrategi, Lander Lorenzo eta Iñaki Barrena. Gaita jotzen dute, Nafarroako gaita, eta, jakina, atabala. Iruñean ikasi zuten gaita jotzen, hango gaiteroekin. Herriko […]

Behorrak

Hemen duzu aurtengo udaberrian behor talde bati ateratako argazki bilduma.

Jolasten

Sui du izena. Ane alabaren txakurra da. Oso alaia eta jostalaria da, geldi egon ezina. Harria botaz gero, ziztu bizian ekarriko dizu bueltan, baina sekula ez dizu emango. Begiratzen dizu “ezetz kendu” esan nahiko balu moduan. Esan ere egiten duela esango nuke nik, baina begiekin. Lehengo batean basoan ibili ginen Ane, Sui eta hirurok. Sui […]