Quantcast

Sailkatugabeak

Lilipak

Aspaldi honetan egindako mendi ibilaldi gehienetan elurra aurkitu dugu. Eta, bestela, lokatza, lokatz ugari. Joan den astean, ordea, elur motaren bat edo beste bazegoen ere, lore mordoa ikusi genuen, halako lorategi natural baten moduan. Lehenego begiratuan nartzisoak iruditu zitzaizkidan. Jose Angel Urkia araoztarrak esan zidan euskaraz lilipa esaten zaiela lore horiei; eta bere amarentzat “san […]

Arrola-Arranoaitz aldean

Bada gure bailaran mendikate bat oso polita, Udanatik Elorregira doana. Antzuola, Bergara eta Oñati batzen dituzten tontor, magal eta egiek osatutako mendi bizkar luzea. Gailurrik altuena ez da 1.000 metrora ere iristen, baina, hala ere, desnibela handia da, 800 metrotik gorakoa bai behintzat, eta, behelainorik ez dagoenean, Arrolak eta Arranoitzek dauzkate ikuspegirik ederrenak. Elurrarekin ere […]

Akaitz elurrarekin

Iazko urte bukaeran bizpahiru aldiz izan nintzen Akaitzen. Horietako batean, Inazio Arregirekin. Giro txar samarra zegoen eta bide osoa lainopean egin genuen, bakar-bakarrik ibili ginen eta ez genuen inorekin topo egin bidean. Aste honetan berriro bueltatu naiz Akaitzera Felipe Uriarterekin. Oraingoan ez zegoen behelainorik, baina elurra bai. Eta batez ere haizea, haize bortitza. Hain zakarra, […]

Udalaitz elurtuta

Aurtengo neguan ezin gara kexatu, inoiz ez moduan elurraz gozatzen ari gara eta. Izan ere, hiru aste luze doaz gure mendietan elurra dugula. Gero eta gutxiago, baina oraindik ere badugu elurra. Oñatin bada mendi bat, oso polita, bailaran ezaguna ez dena -Arrola mendia, hain zuzen-, eta oñatiarrek joera handia dute mendi hori igotzeko, Antzuolan egon […]

Elur bisutsa

Egunotan elurra egin eta egin ari du, eta jendetza handiak dabiltza gure mendi, baso eta zelaietan. Txoko denak hartuta dauzkagu. Bestalde, eten gabe ari gara entzuten kontuz ibiltzeko, errepideetan eta mendian kontuz zibiltzeko, elurra arriskutsua da eta. Gauza da inor gutxik egiten diela kasu etxean geratzeko abisuei, eta, gehiago edo gutxiago, elur goseak gaudela denok. […]

Txori erresiñola

Txori erresiñola udan da kantari,  Zeren ordian beitu kanpuan janari;  Negian ez’ageri, balinban ezta eri:  Udan jin baledi,  Konsola nainte ni.

Tellakaskueta

Zortekoak gara elurzakeok, aspaldiko partez elurra sendo egin du eta gure bailaran. Urrutira joan gabe, bertan dugu elurretan ibiltzeko aukera. Abenduaren 24an elurra egin zuen. Asko-asko ez, baina goiak zuritzeko beste bai. Gure bailarako gailurrak zuri-zuri ageri ziren Eguberri egunean: Anboto, Udalaitz eta Arantzazu aldea. Hurrengo egunetan ere elurra egin zuen, eta Duru eta Mailla […]

Duru

Egunotan elurra egin du gure bailaran, eta datozen egunetan elurra egingo duela agindu digute. Aurtengo lehenengo elurteak dira. Elurrak gutxi irauten du gure mendietan, baina aparteko giroa sortzen du, eta ez da aukera galdu behar: ahal dela, mendira joan eta disfrutatu egin behar da. Batek daki noiz egingo duen elurra berriro. Joan den ostiralean Arantzazu […]

Arantzazu elurpean 2020

Gaur elurra egin du gure bailaran, elur pixka bat baino ez, 700 bat metrotik gora. Arantzazun ere egin du, asko ez baina igartzeko beste bai behintzat. Aspaldian zuri-beltzean editatzen diatut argazkiak. Izan ere, zuri-beltza berezia da, dotorea, ikaragarria. Bihotzak agintzen dit zuri-beltzean editatzeko argazkiak, Buruak, berriz, koloretan. Gaur, buruak agintzen du, eta kolorea nagusitu da. […]

Udalaitz

Udalaitz da Arrasateko gailurrik ezagunena eta arrasatearrek gehien maite dutena. Aspaldi honetan, gainera, asteburuetan zein astegun buruzurietan, beti aurkituko duzu norbait mendi buelta bat egiten. Ederra eta gogorra izateaz gainera, ikuspegi apartak dauzka Udalaitzek. Alde batera, Anboto eta Orixol. Bestera, berriz, Kurtzebarri, Orkatzategi eta Aloña. Kostaldera ere, mendi andana: Oiz, Izarraitz, Ernio, Txindoki, Beriain… Zein […]