Quantcast

Sailkatugabeak

London&people

Londresek gauza asko dauzka ikusteko. Izan ere, eraikuntza erraldoi eta modernoak baino gehiago da. Jendea da, besteak beste, Londres erakargarri egiten duten gauza horietako bat. Cityn turista jendea nagusitzen da, bertokoak zein kanpokoak, jatorri eta itxura desberdinetakoak. Bestalde, atentzioa ematen du hainbeste txirrindulari ibiltzeak. Gehienak Cityko langileak dira, lanera bizikletan joaten direnak. Eta hori han […]

London 2010

Hemen duzu aurtengo oporretan Londresen ateratako argazki bilduma.

Pirineoak 2010

Aurtenngo oporretan Pirineotan eman ditugu egun batzuk. Anso, Hecho eta Tena bailaran izan gara, aspaldian bisitatutako tokietan, eta betiko gailur klasikoetara igo gara. Han ateratako argazki bildumatxoa osatu dut.

Aurtengo korpusak Oñatin

Urtero moduan, aurten ere korpusak ospatu ditu Oñatik. Korpusek jende asko erakartzen dute. Izan ere, ikusgarriak dira Sakramentu Santuaren Kofradiak eta Oñatiko Orkatz dantza taldeak antolatzen dituzten ospakizunak. Uterik urtera berrikuntza handirik ez dagoen arren, Korpus ondoko igandean kamara hartu eta argazki batzuk atera beharra sentitzen dut urtero. Hemen dituzu aurten Oñatiko korpusetan ateratako argazki […]

Oñatiko korpusak: santuak janzten

Hemen duzu Oñatiko korpusetako argazkien bilduma.

Euskal selekzioen aldeko lasterketa

Asteburu honetan ESAITek Euskal Selekzioaren Eguna antolatu du Oñatin. Ekitaldi asko izan zen goizean goiz hasita, euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko helburuarekin. Tartean, besteak beste, 10.000 metrokoen Euskal Herriko lasterketa irekia jokatu zen. Gontzal Sanz eta Josu Amutio gizonezko mailan eta Samira Ahbouche eta Rosi Talavera emakumezkoen mailan izan ziren garaileak Hemen duzu euskal selekzioen aldeko […]

Arantzazuko santutegia

Arantzazu auzoa (Oñati) eta inguruko parajeak ikusgarriak dira, zein baino zein ederragoa. Bertan santutegi bat eraiki zen XVI. mendean. Oraingo basilika, ordea, XX. mendekoa da. Santutegia ederra da. Baina niri neuri Jorge Oteizaren lanak gustatzen zaizkit gehien. Baita Nestor Basterretxearen kripta ere. Hemen duzu asteburu honetan Arantzazun ateratako argazki sorta txiki bat.

Udaberria

Udaberria heldu da. Hemen duzu atzo Segurako lore eta landareen azkoan ateratako argazki sorta txiki bat.

Emaukearen Eguna 2010

Emakumearen Eguna (ofizialki, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna) martxoaren 8an ospatzen da. Gizonezkoen eskubide berberak emakumezkoei airtortzea eskatzen da egun horretan. Izan ere, Historian zehar emakumezkoek behin eta berriro eskatu dute gizonezkoen parekoak izatea, gizartean, legearen aurrean eta lanean gizonezkoen parekoak izatea, alegia. Wikipediak jasotakoaren arabera, 1910ean Emakume Sozialisten Nazioarteko Biltzarra Kopenhagen egin zen eta emakumeen […]

Garizumako haizea Arrasaten

Hemen duzu Ruper Ordorikaren azken diskoaren aurkezpeneko argazki bilduma.