oreka tx txalapartari taldeak zuzeneko musika eta irudiak nahasten dituen ikuskizuna aurkeztu berri du Arrasaten: nömadak tx zuzenean, hain zuzen ere. Ikuskizun horretan oreka tx hainbat musikarirekin batera aritu zen: Mixel Ducau, (alboka, ttun-ttuna, saxoa eta klarinetea), Ritxi Salaberri (bajua), Juanjo Otxantorena (bouzoukia) eta Iñigo Egia (ohol indiarra, bendir-a, bodrham-a eta wok-a). Gainera, eszenatokian jarritako pantailari esker, beste hainbat musikari ere aritu ziren, nömadak tx filmean azaltzen direnak: Ganzorig Nergui, Altai Hangai taldekoa, Khoomi kantu harmonikoa abestu eta Mongoliako Morin Khoor musika tresna jotzen duena; abeslari bereber bat; eta azkenik, Aziza Brahim saharar abeslaria. Esan beharra dago kontzertuko instrumentu nagusia eta beste elementu guztiak batzen dituena txalaparta dela.
Hemen duzu oreka tx txalapartari taldeak Arrasaten emandako kontzertuko argazki bilduma.
Etiketak: arrasate, basque, country, europa, europe, euskadi, euskal, folck, herria, mondragon, music, musica, musika, musique, nomadak, oreka, pais, pays, tx, txalaparta, vasco