Frantziako Luis XIVak 1661n dantzaren akademia sortu zuenean, hogeita bost euskal dantzari deitu zituen bertara. Horren ondorio ote dira dantza klasikoaren izendegian ageri zaizkigun euskal urratsak? “Pas de basque” edo “saut de basque” ballet eskola guztietan dantzatzen dira. Euskal dantza izan da seguruenik, gaur egun ezagutzen dugun balet klasikoa hezurmamitu duen inspirazio iturria. Iurrietako bat bai, behintzat. Hala esan zuen Ninette de Valois Londresko Royal Ballet Schoolaren sortzaileak.
Duela 19 urte Zuberoako dantza-talde batek Amaia antzokian Antzina Pika izeneko dantza-erakustaldia eskaini zuen. Hona hemen bertan egindako argazki sorta.
Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak.
Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez.
Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da.
Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.