Quantcast

Santa Ageda eskea Arrasaten

Urtero betetzen den ohitura da Euskal Herrian Santa Ageda bezperan eskean ibiltzea. Arrasaten ere tradizio handikoa da Santa Ageda koruak ibiltzea eskean, baserriz baserri eta kalez kale. Garai batean koru bat baino gehiago ibili zen, beti gizonezkoek bakarrik osatutakoak. Badira urte batzuk, ordea, Arrasaten emakumezkoek ere parte hartzen dutela gizonezkoekin batera.

Aspaldi honetan, bestalde, belaunaldi berrietara ireki da ohitura hau. Izan ere, 2023tik hona 30 gazte inguru sartu dira koruetan tradizioa indartu eta bermatze aldera.

Hortaz, bada, hilaren 4an, asteartearekin, tradizioari eutsiz Santa Ageda koruak ibiliko dira kantuan aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz.

Hona hemen aspaldiko urteotan Arrasaten Santa Ageda koruei egindako argazki sorta.

atauri

Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak. Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez. Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da. Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.

Comments Are Closed